Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hozkirri (ETCn 278 agerraldi) 1 izond eguraldiaz, haizeaz eta kidekoez mintzatuz, apur bat hotza baina atsegingarria. ik hozpil; fresko1.

Baina Florenten aurpegian itsas haize bolada hozkirri batek jo zuen, eta zapore ezaguna utzi zion ezpainetan, gazia eta mingotsa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Gero, urrutiratu zenean, aurpegian haize hozkirriak ferekatuko banindu bezalako sentipena izan nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.

Hego Manhattanetik zetorren haize laster hozkirriak lanera zihoazen oinezkoen aurpegi deliberatuak goxatu eta poztu egiten zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 29. orr.

Lanbro hozkirria egiten zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 351. orr.

Urriaren hasieran, euria erruz ari zuen egun hozkirri batean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 113. orr.

Hezetasun hozkirri honetan, inoiz baino kilikagarriago zaude.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 321. orr.

Hurbildu egin da orduan nigana; eta nire burua bere bi esku hozkirrien artean hartuz, xuxen begiratzen lagundu dit: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 308. orr.

Beroa neurrikoa, gauak hozkirriak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.

-Iraileko arratsaldeak labur, eta ilunabarrak hozkirri, omen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 322. orr.

Hozkirri bai, goizetan batez ere; baina eguerdirako, epel.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 331. orr.

Jendez lepo inguraturik; eta giroa hozkirri, ibiltzeko ezin aproposagoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.

Goiza hozkirri zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 152. orr.

• 2 iz giro apur bat hotza baina atsegingarria.

Goizeko hozkirria barruraino sartu zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Ate-leihoak zabalik, gaueko hozkirriari itxaroten diot Ryder kanpoan dagoen bitartean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.

Ibaiko hozkirriaren aldera makurtu zuen burua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 53. orr.

Hozkirria sentiturik, jakaren lepokoa goratu nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

Neskak ikara-dardara bat egin zuen, hozkirriak jota.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 150. orr.

Hozkirri zoragarri batek gozatzen zuen eguneko beroa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 128. orr.

Eta hozkirri heze hartan, sarkorrago eta ñabarrago bilakatu dira Baztango belazeetako usainak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 144. orr.

Hozkirriak ausiki egin dio beso motzetan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 57. orr.

· Alcatraz uharterako baporea hartu genuen andreak eta biok arratsaldearen hozkirrian.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hozkirri-arrastorik ez, ordea; huraxe bai goiz sargori eta lurrintsua, eguzkia ere inoiz baino lirdingatsuago ageri, eta hostoak ere distira itsuan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

4 hotzikara.

Gorputz guztia astintzen zitzaion, hozkirri luzez inarrosirik, eta ihes egin nahi izan zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 226. orr.

Bizkor-bizkor doan emakume horren ukituak hozkirri bat eragiten dizu bizkarrean behera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 238. orr.

Izotzetan biluzik baino hozkirri minagoa sentitu zuen Norak bizkarrezurretik gora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 181. orr.

-Bada, niri toki honek hozkirria ematen zidak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.

Kanpai-hots batzuk entzunik, ordulariari begiratu nion, eta automatismo inozo hari zor diot bet-betan nire borondateaz jabetu zen asmo latz baten hozkirria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta hozkirri (3); haize hozkirri (3); haize hozkirria (4); hozkirri bat (3); hozkirria sentitu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus