Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argi distira bat zabaldu zen, eta ikara bat, ikara bat ere bai, zuhaitzetan, adarretan, hostoetan. Ikasi pikuondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.
Lizarrak bere hostoak bota aurretik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.
Esaten zen usteltzen ari ziren hostoetatik jaiotzen zirela txoriak, harrak edota arrainak, hostoak zuten kokalekuaren arabera. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 141. orr.
Baina lau hostoko hirusta horrek ez zion suerte onik ekarri soldadu horri. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 95. orr.
Haritzaren hosto berdexka. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.
Udazkeneko hosto ihartuei. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.
Haizeak erauzitako hosto iharrak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 69. orr.
Palmondoaren hosto zorrotzak ukitu ditu. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 67. orr.
Pikondoren bat edo beste, bere hosto zabal, ilunak zabaltzen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.
Letxuaren kukuiluko hosto ezin samurragoak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 95. orr.
Sahatsen hosto jostalari eta urdurien itzal xarean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.
Hosto koxkaduna duten zuhaitzak, ilbeheran inausi behar dira; bestelakoak, ilberrian. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 113. orr.
Sabana, tundra, hosto erorkorreko baso epela, euri oihan tropikala. Berria - Gaiak 2006-04-16
Hosto heze eder bat bezala zabaltzen da bailara. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 85. orr.
San Markosetarako narra bat hosto gorde behar da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 167. orr.
Astean bitan, gurdikada bat hosto eramaten zuen, azoketako bazter guztietan ageri ziren zabor piletatik sardez jaso ondoren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.
Txaradiko hosto-hotsa entzun nuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.
-Nire hosto kolekzioa eraman dezaket? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 66. orr.
Moztu gabeko hosto-eskukada ederra. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 338. orr.
Bidean hosto pila erdi ustelduak ageri ziren han-hemenka. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.
Hosto-formako plater berde handi bat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.
Indio-txabola baten barruan zegoen, euritatik hosto-sabai soil batez babestua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.
Eurijasaren aitzineko hosto zuritzea. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.
· izond Pinuak aldatu zituen, pinus insignis hosto-ilunak. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 46. orr.
Zuhaitz hosto-trinkoenen artean bilatuko du bakartasuna, baina alferrik izango da dena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 174. orr.
Karmelek hainbat landare-hosto ekartzen zizkion. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 180. orr.
Ahuntzak belarra baino lehen jaten zuela lizar-hosto ondua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.
Euskal Herriko zenbat baserritan, lizar-ostroa sarri eman zaien ganadu eta abereei! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.
Piku-hostoak eta mahats-hostoak zimeldu eta erortzen diren bezala. Elizen arteko biblia Is 34,4
Koka hostoak biltzen lan egiten zuten 34 gizonezko hil zituzten tiroz Catatumbo eskualdean. Berria - Mundua 2004-06-17
Iratze hostoen erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.
Palmondo hosto eta zedro sortak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 109. orr.
Zerra nola egin ere, gaztaina-hosto batekin ikasi zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.
Te-hosto berriak jarriko ditut. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 106. orr.
Lau porru, hiru azenario, txiribi bat, bi arbi, bi apio hosto. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.
Arrosa-hosto bat izango zuen, noski, maindire artean ezkutatua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 207. orr.
· Hagin hosto mordo bat. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 274. orr.
Begiraion harunzko aza hosto aurpegi hari. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 76. orr.
Lore handitxo bati begiratu zion, eta lore-hosto batetik tanta gorri bat erori zen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 120. orr.
Garrezko lore-hosto urdin, hori, berde garbi-garbiak ireki ziren. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 113. orr.
Gerriak ere almendra-lore gisako lau kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti. Elizen arteko biblia Ir 25,34
Lore-hostoak banaka sakabanatzen ziren, eta horregatik deitzen zitzaion ziurrenik "kamelia-arbola petalo-galtzailea". Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.
Mailuz landuriko urrez egina zen argimutila, oinetik lore-hosto-bururaino. Elizen arteko biblia Zen 8,4
arto hosto (3); aza hosto (3); bat hosto (3); batek hosto (3); bere hosto (5); beren hosto (7); edo hosto (4); eta hosto (36)
hosto artean (6); hosto artetik (10); hosto bat (34); hosto bat bezala (9); hosto baten (9); hosto baten gainean (3); hosto batzuek (3); hosto batzuk (8); hosto berde (9); hosto berdeak (3); hosto berriak (4); hosto eta (24); hosto eta guzti (4); hosto gorri (7); hosto haiek (3); hosto handi (5); hosto hori (3); hosto horiek (3); hosto hotsa (3); hosto idor (3); hosto iharrak (3); hosto ihartuak (4); hosto ihartuen (3); hosto iraunkorreko (4); hosto pila (4); hosto txiki (4)
landare hosto (4); lore hosto (9); lore hosto eta (4); palma hosto (3); udazkeneko hosto (4); zegoen hosto (3); zuhaitz hosto (3); zuhaitzen hosto (7)
den hostoa (3); hostoa baino (3); hostoa bezala (4); lizar hostoa (4)
azken hostoak (3); baten hostoak (3); belar hostoak (4); bere hostoak (4); dira hostoak (3); errege hostoak (6); eta hostoak (18); eta hostoak ere (3); eta mahats hostoak (3); haren hostoak (3); hostoak astintzen (3); hostoak ere (8); hostoak erortzen (8); hostoak eta (15); lore hostoak (5); mahats hostoak (3); te hostoak (4); udazkeneko hostoak (4); zituen hostoak (3); zuhaitz hostoak (3); zuhaitzen hostoak (4); zuhaitzetako hostoak (5)
arto hostoen (3); diren hostoengatik (3); diren hostoengatik ezaguna (3); eta hostoekin (4); eta hostoen (9); eta hostoetan (4); hostoekin eta (4); hostoen artean (7); hostoen artetik (8); hostoen eta (3); hostoen gainean (5); hostoengatik ezaguna (3); hostoengatik ezaguna den (3); hostoetako bat (3); hostoetan eta (3); hostoko hirusta (4); hostoren bat (4); hostorik gabe (7); hostorik gabeko (4); lau hostoko (4); lau hostoko hirusta (4); sentiberak diren hostoengatik (3); zuhaitzen hostoen (3)