Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Enarak etortzen diren garaian galtzen dituzte tulipek petaloak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 23. orr.
Haiek zigilu turkesa-kolorea jartzen zieten gainean, beren izenekin eta sei petaloko lore batekin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 67. orr.
Arantzak baizik erakusten ez zituen petalorik gabeko arrosa biluzia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.
Petalo zuriek elurra bezala egiten zuten distira eguzkipean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 310. orr.
Gurutze askotan koroa zimelduak zintzilikatu dituzte eta hosto eta petalo ttipiz josita daude hilarri bustiak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 99. orr.
Zakarrontzia tximinia azpitik erakarri, ireki eta arrosa orbandua jaso zuela, ur-hari baten pean garbitu zuela bere petalo hauskorrei kalterik ez eragiteko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 274. orr.
Lirio lorearen petaloak oso aberatsak dira antozianinaz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.
Ene amorioaren lore hark, bezperakoarekin konparaturik, petalo bat gutxiago zuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 463. orr.
Eta arrosa bat ere bazen, arrosa gorde bat, ezpainetako petalo hezeak baizik erakusten ez zituena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 323. orr.
Oinazearen eta libertate faltaren basamortu hartan lore baten petaloak baitziren hitz bakar haren letrak, lau haizeetarat zabalduak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 435. orr.
Petalo-zaparrada bat jira eta bira hegaldatu zen haren esku gainera, eskularruen gainera, mahai gainera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.
Bere alaba gazteena bakarrik zuen lagun kamelia-arbola petalo-galtzailea ikusi zuenean Tsubaki tenpluan. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.
"Tulipa-petaloak erauzi ditu haizeak; haiekin haizatu da gure poza", idatzi zuen alargunak. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 41. orr.
Umeari Ishmir eman zioten izena, hiazinto eta nartziso petaloak baino xuriagoa zelako. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 35. orr.
Behera iritsi zenean, hesteak agerian geratu zen baldosa zuriaren gainean, zaindari-andreak erortzean harrotutako geranio-petaloekin nahasian. «Bizia lo», 2003 - 132. orr.
Cervantes paregabeak Mantxako Kixoteren ahotik zioenez, zurekin hitz egitea zerriei larrosa petaloak jaurtitzea bezala da. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 20. orr.