Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
18 urterekin hasi omen zen horditzen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 90. orr.
Bidezidor honetatik doazenek ez dute ezer edan behar, hordi litezkeenez. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 117. orr.
Horditzen delako atxilotu dute. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 30. orr.
Koko-ura, ardoa bailitzan, irakiten ari zen eta elefantea horditu egin zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 168. orr.
Arrunt horditua, ez zekien non eta norekin zegoen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 201. orr.
Bera zegoen hordituena, pausoa ematen hasi eta balantza egiten zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.
Doktorearen usain horretaz horditzen zen, mozkorrak ardoaren usainaz horditzen diren bezala.Tekno klubetara joaten ginen frankotan, musikaz eta gainerako ekaiez horditzera. Begiak lausotu zitzaizkidan, adimena horditu eta barrena zorabiatu. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.
Abasen hitzak esan ezin ahala ezti egin zitzaizkion eta biak ala biak ere eztitasunak horditu zituen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 144. orr.
Horditurik ditut zentzumen guztiak! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 92. orr.
Bere artearen ahalaz horditurik, tinkotasunez segitu zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 347. orr.
Eta orain mozkorturik bezala sentitzen zen, edertasunez horditurik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 12. orr.
Nire entzule marihuanaz erdi hordituek esaten ari nintzenari jarraitzeko ahalegina egiten zuten bitartean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.
Marinel hordituen antzo zabuka. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 52. orr.
Ekintza-gizonen arima hordituetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 162. orr.
Karkaila gero eta hordituagoak egiten ari ginen, baina tabernako bezeriak ez zigun aparteko jaramonik egiten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 53. orr.
Erdi aroko fraide gizen hordituenak bezalako gordinkeriak esan eta keinu lizunak eginez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 83. orr.
· Horditu itxurako gizakote batekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 182. orr.
horditu eta (4)