Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lo egiten dutenek gauez egiten dute lo, eta mozkorrak gauez dira mozkortzen. Elizen arteko biblia 1 Ts 5,7
Hamaika urterekin mozkortu nintzen lehenbiziz, bakarrik gainera. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 165. orr.
Biharamunean bazkaltzera gonbidatu zuen Dabidek, eta hainbeste edanarazi zion non azkenerako mozkortu egin zen Urias. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 54. orr.
Mozkortu ere, jendea bakarka mozkortzen zen tabernetan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 88. orr.
Elkarrekin mozkortzen ziren lagun bi baino ez ginen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 276. orr.
Goiz goizetik txikiteoan mozkortzen diren gizon zahar tripontziak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 93. orr.
Goazeman; mozkor dezagun aita eta etzan gaitezen berarekin. garai hartan, prostitutak portura iristen ziren itsasontzietara igo, marinelak mozkortu eta tabernetara eramaten zituzten. Elizen arteko biblia Has 19,32
Whiskya, berrogei eskoziar mozkortzeko adina whisky. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.
"Mozkortu egin nahi gaitiztek", pentsatu nuen orduan, eta zutitu egin nintzen bat-batean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 74. orr.
Zaldiak mozkortzeari ez nion nik, zinetan, graziarik harrapatzen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 160. orr.
Hire adinean mozkortu, erre, eta nesken atzetik joatea duk legea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 21. orr.
Bere senarrak, mozkortu eta ia egunero jotzen zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 108. orr.
Mozkortu egingo gara, konortea galdu arte. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 81. orr.
Inoiz ez zuen edan, mozkortzeko eta, mozkorturik, barre egiteko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 334. orr.
Mozkortuta etxeratzen zen, ohi baino goibelago. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.
Johnny mozkortua ez egoteaz ere poztu nintzen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 205. orr.
-Gilly, mozkortuta zaude. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 56. orr.
Ezin diozu erantzun, lar mozkortuta, lar kolokatuta, lar triste zaude. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 106. orr.
Mozkortuta etorri zen, dena zikinduta. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.
Rodolfo Ayala, ordea, jantzirik zegoen, eta erabat mozkorturik. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 91. orr.
Garagardo arin baten koloreko begiak zituen, begiratu hutsarekin mozkortzen duten horietakoak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 71. orr.
Bat-batean, arreta lapurtu dizun andereño dotore baten perfumeak mozkortu zaitu... Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 7. orr.
Belar moztu berri bustiaren usainak mozkortu nau. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 89. orr.
Eszitazio eta pasio uholdeak hartzen du emakumea, eta horrek haren maitalea ere, lurrin kitzikagarriek mozkortuta, erabat betetzen du. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 154. orr.
Odolez mozkortuko dira nire geziak, haragiz aseko nire ezpata. Elizen arteko biblia Dt 32,42
Izumenak gogorturik nengoen, ikararen ikaraz mozkorturik, oihuka hasteko prest, hiltzeko prest. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 353. orr.
Banderen gerrak mozkortuta, horra umore bako bi gezur. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 83. orr.
Aditu ere bai nik telefonoz haren lagunartearen iskanbila, hainbat ahots mozkorturen arrabotsa. [Xexen] txikiak ziren noski, gu ginen bezalako haur eta gazte mozkortuek jolas egiteko modukoak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.
Herio larritik noiz libratuko luzetsita zebiltzan mamu mozkortuak antzo. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 113. orr.
Hara sartu zelarik, Husain Kirxa ohiko tokian begiztatu zuen, ordurako mozkortuxe, ardoa edaten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 354. orr.
Mozkortzear, Sebasek lizentziamendu lehen uhinaren ondorioak zeuzkan gogoan eta bere kanporatze-gutuna eskuan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 201. orr.
mozkortu arte (6)
erdi mozkorturik (7); mozkorturik zegoen (6)
beti mozkortuta (4); erabat mozkortuta (3); erdi mozkortuta (7); espirituz mozkortuta bezala (5); lar mozkortuta (3); mozkortuta aurkitu (3); mozkortuta bezala (10); mozkortuta dago (5); mozkortuta egon (5); mozkortuta hago (3); mozkortuta nagoela (3); mozkortuta nengoen (3); mozkortuta zaude (7); mozkortuta zegoela (7); mozkortuta zegoen (17); zegoen mozkortuta (4)