Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon hordia izatea zinez tristea da, eta gure seme-alabon bizitza ere desohorez lohitu dut. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 94. orr.
Amorru hordia eta hordigarria. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 131. orr.
Irainaren jasole behar zuenak barre hordia egin zion kardinalaren esaldiari. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.
Mikelen irribarre hordiak ez zeukan berehalakoan jaramon egiteko asmorik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 118. orr.
Aurpegia makalen hostoak inarrosten dituen haizearen hats hordiari emanda. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 172. orr.
Beha ezazue hordi hori lurrean zabal-zabala eta besteak hor traban! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.
Hordiarena egiten hasi nintzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 494. orr.
Sugea eta hordia: Etxerat zihoala, mozkor batek kobra aurkitu zuen bide bazterrean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 163. orr.
Eta ez zaio hordiari bakarrik gertatzen, edo histerikoari, edo izutuari. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 78. orr.
Liluraturik zihoan, xarmaturik, zentzuak hordi. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.
Hiru taldeetan banatzen zirela ondorioztatu zuen Sebasek, arras hordi orain. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 211. orr.
Erdi hordi zegoen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 577. orr.
Hori ere alde zuen: barauan eta hordian ezagutzen gintuen gu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 111. orr.
Zazpi edo bederatzi gizonezko, berorietatik hiru hordiaren hordiz ia erabat baldituak, igogailutik narraska etxeratu behar izan bainituen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.
Nire sudur gorri puztukote hau eta nire aurpegiko ubeldurak nori legozkioke ez bada ni bezalako hordi-lapa amorragarri bati? Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.
Horrekin batera antoisin handi bete pontxe atera zion ikasleari; hark zurrutada batez irentsi, eta hordi zerraldo erori zen mahaipean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.
Begiak irekiarazi nizkion eta lo horditik aharrausika jalgi zen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 154. orr.
eta hordi (3); hordi bat (3); hordi batek (4)