Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hura ez zen gizon mozkor baten oihua. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 124. orr.
Lingerie kaleko postuan, soldadu mozkor batzuek fusilatu nahi izan zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.
Bere burua mantentzen ere ez zekien kaiku mozkor batekin ezkondu zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 292. orr.
Nerabe mozkor, trabestitu eta prostituto izatetik kultuzko idazle goiztiarra izatera pasatu zen. Berria - Kultura 2006-05-02
1903. urtean, The Penguin itsasontziko bidaiari mozkor batek tiro egin omen zion. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 117. orr.
-Ijito mozkor geihegi zegok. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.
Esna zaitezte, mozkor horiek, eta egizue negar! Elizen arteko biblia Jl 1,5
Diruzale, sasijainkozale, izen onaren kentzaile, mozkor edo lapur direnekin ez elkartzeko. Elizen arteko biblia 1 Ko 5,11
Munstroa... munstro mozkor halakoa! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 101. orr.
Ikusi al duzu zakur mozkorrik? Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 156. orr.
Gizon heldu mozkor bat hari musu emateko ahaleginetan... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 413. orr.
Zigarro kea, foku-argiak, mozkor-jendea, tzunda-tzunda musika. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 125. orr.
Alkoholak egiten dio gainezka orain, ez maiteminak, ohiko mozkor begigorri alkoholetan blaituen ondoan. «Kuskue tanden», 2004 - 126. orr.
Mutil onak ziren, baina mozkor porrokatuak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 392. orr.
Mujik horiek, lapur hutsak eta mozkor porrokatuak ez badira, alfer gorotzak eta liskarzale amorratuak direla. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.
Mozkor itxurosoak, hori bai, mozkorrak ez balira bezalakoak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 126. orr.
Gure herri mozkor ustel zabar hartan matxinada antolatuko zuen buruzagia. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.
Eta egunetan egon zen segidan zahatoa bezain mozkor. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 288. orr.
Zergatik ez dakizula halako zorion gainezkako eta atxikiezin batez, halako indar mozkor batez betetzen zaituzten bizipoz horietako batean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 166. orr.
Bullockek begi-keinu bat egin eta esku mozkor bat inarrosi zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 320. orr.
Iluntasun argituan bere azeri aurpegi luze, gorri, mozkor hura erakutsi zidan, bere masail-bizar laztuak eta sudur heze sentikorra. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.
Bizitza eragabe, lizun eta mozkorra. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 171. orr.
-Bai, mozkorra nago. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 119. orr.
Aita beti mozkor egoten zela eta ama beti haserre, negarrez edo telebista ikusten. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 154. orr.
Mozkor balego bezala kulunkatu zen, ezpata beti eskuan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 202. orr.
Mozkor egonda ere, ez dago eskubiderik norbait jipoitzeko. Berria - Ekonomia 2006-03-22
Sobera mozkor arribatu nintzen, ordea, aspirinak gogoan izateko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.
Afaria izanda nuen lankideekin, eta mozkor samar iritsi nintzen pisura. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 70. orr.
Goizetik ere mozkor samarturik baitzebilen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 18. orr.
Eta hantxe jarraitzen zuen, musuz behera, mozkor zerraldo. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 288. orr.
Hamaika urte irago dira, krudelkaria, ebaskeria eta gaiztakeria gaiztakeriaren gainean, eta 1261ko Santa Barbara gauerdian mozkor gorotz eginak daude ardangelan bandolero guziak, Bidaurreko Corbaran jaun gazteluzaina buru dutela. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 133. orr.
Lo egiten dutenek gauez egiten dute lo, eta mozkorrak gauez dira mozkortzen. Elizen arteko biblia 1 Ts 5,7
Tabernari hitz-jario batekin eta txanoa zapaldua zeraman mozkor batekin. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 212. orr.
Bost geunden departamentuan, gu hirurok eta musika entzutearekin batera guregana bildutako bi mozkor. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 432. orr.
Mozkorrak errebolber bat zeukan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 193. orr.
Mozkor batek hil omen du. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 63. orr.
Nazien alde jarriko dira mozkor horiek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 75. orr.
Lagundu egin beharko didak mozkor hau etxera eramaten... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 230. orr.
Chateau-d'Eau-ko plazan, hala ere, ia-ia topoz topo jo ninduen mozkor batek, eta han nonbait galdu zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 360. orr.
Ipotx konkordunak, aurpegi gorriko mozkor eroak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 90. orr.
Sinesten dinat denok gure barruan ume bat eta pailazo bat eta mozkor bat dugun bezala, faxista bat ere badugula. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 85. orr.
Gazteak nahiz zaharrak, indartsuak nahiz ahulak, mozkorrak nahiz lehorrak, osasuntsuak nahiz gaixoak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 172. orr.
Zein mozkor erotan murgiltzen zaituzten, zer nolako espasmo sutsuz astintzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 103. orr.
Mintzatu gabe ere, zealdoak salatzen zion mozkorra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.
Mozkor itzela harrapatuta ez da ezer konpontzen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 211. orr.
Goazen mozkor eder bat harrapatzera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 407. orr.
Urtean lauetan baizik ez zen jausten Maulerat, bere astoarekin, eta aldi oroz mozkor handi bat biltzen. Herria 2005-07-28
Johnnyk mozkor ederra bildua zuen, baina ez egiten ari zena ez jakiteko adinakoa. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 209. orr.
Hitz egingo dugu mozkorra joaten zaizunean, Pantxo. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.
-Etxera joan eta lo egin ezazu, mozkorra pasatu arte! Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 187. orr.
Gure heroiak dena bakarrik konpondu nahi zian, dena ezkutatu, gero beldurrak uxatzeko mozkor negargarri bat harrapatu... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 251. orr.
Atxur ganorabako bat, mozkor indezentea... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 200. orr.
Baina mozkor tristekoa naiz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.
Agureak, ostera, ez zuen mozkor zantzurik ageri. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 50. orr.
"Borrokaren mozkorra... Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.
" esaten da, bizitzaren mozkorra da! Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.
Parte txarreko mozkor aurpegiak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 158. orr.
Ezpainetan itsatsita gelditu zaizu Koldoren mozkor zaporea. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 150. orr.
Ordurako minez zeukan bihotza, mozkor-barrearen, ardo-eskaintzen eta dantza eroaren eraginez. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.
Goizera arte luzatuko dira mozkor kantak eta eztabaida ia akademikoak. Isildu eta Jimmyri adi-adi begira geratu zitzaion, mozkor-begiez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 265. orr.
-Jimmy! -oihu egin zuen mozkor-ahots batek-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 537. orr.
Mozkor pausoak eman ditu haranzkoan eta honanzkoan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 220. orr.
Ortziral gaueko mozkor-bestaren amaiera aldrebesa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.
· Begiak gorri zeuzkan hainbeste lo-galtzez eta hainbeste mozkor-laguntzan ibiltzez, haiekin mozkortuz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 157. orr.
-Mozkorrik zagon -esan zuen gizonak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 71. orr.
Jo pianoa mozkorrik, perkusio tresna bailitzan, harik eta hatzak apur bat odoldu arte. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 112. orr.
Mozkorrik lo zurrun datzala. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 145. orr.
Barre erraza zuten emakume guztiek, baina ez zeuden ez konturatzeko bezain mozkorrik. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 130. orr.
· Mariloka talde honetan malkorik ez da izango; eta izatekotan, denok batera egingo diagu negar, mozkor-mozkorrik. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 116. orr.
Sabelak ongi beteta, mozkor arrail, beren buruari zutik eutsi ezinik. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 109. orr.
Arrano beltzaren tabernan nire egoera hauskor berean baitzeuden naufragiotik eskapaturiko dozena eskas bat mozkor arrail erabat deskontzertaturik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.
Agian ni mozkor arraila nagok eta mamuak ikusten ari nauk baina, ez duka hor aitzinean zuhaitzez besterik ikusten? Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.
Mozkor arraildua nago. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 247. orr.
Eskaileretan behera abiatu zen, mozkor arraildua egonik ere, biraoka, hamasei solairuak oinez jaisteko prest. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.
Bi-biak gelditu ginen, besoz beso, mozkor arrailduak eta familiari bibaka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.
Nik gutxitan inor ikusi bezain mozkor arraildurik. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 49. orr.
Horien xapladak bizkarrean, eta horien baikortasuna, mozkor-arrailtzen diren arte. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.
Mozkor arrailtzen da ahal duen guziz, erran nahi baita argiarentzat erretzeko alkoola ukaiten duelarik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 68. orr.
Gaua heldu aurretik mozkor eginda egoten da, tabernetakoei zein kalean topatzen dituenei istorio zaharrak kontatzen. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 27. orr.
Gazte ingelesek, mozkor eginda, tabernari espainiarrak iraintzen zituzten. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 125. orr.
Cafougnette mozkor-mozkor itzultzen zela etxera futbol partida baten ondoren. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 43. orr.
Eta hauek dituzue haren ohe-sabaiko oihalak, hura, mozkor-mozkor zetzala, estaltzen zutenak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 156. orr.
Artean telefono kabinaren alboan nengoela, indiar bat mozkor-mozkor egina inguratu zait, eta sosik emango ote nion galdegin dit. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 221. orr.
-Mozkor-mozkor eginda hago! -esan zion Txitxikovek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 69. orr.
Nini zen, mozkor-mozkor eginda, eguzkiz eta ardoz gainezka. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 211. orr.
Ez zenuke nahiko zure neba mozkor-mozkor eginda agertzea mezetara, ezta ba, Allie? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 68. orr.
Batzuetan, mozkor-mozkor eginik iristen ziren bulegora. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 333. orr.
Soldaduen besoetatik eskegi zen, oinak herrestan, mozkor-mozkor eginik balego bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 97. orr.
beti mozkor (3); gizon mozkor (4); herri mozkor (10); herri mozkor ustel (10); mozkor arraildua (4); mozkor eginda (36); mozkor eginda zeuden (3); mozkor eginik (6); mozkor galanta (3); mozkor mozkor (49); mozkor mozkor eginda (34); mozkor mozkor eginik (6); mozkor porrokatuak (3); mozkor samar (4); mozkor ustel (10); mozkor ustel zabar (6)
mozkorra harrapatu (8); mozkorra harrapatzea (3); mozkorra harrapatzen (3); mozkorra nago (4); mozkorra pasatu (9); mozkorra pasatu arte (4); mozkorra pasatzen (4); mozkorra zegoen (3); mozkorra zela (3)