Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hondar2 (orobat ondar g.er.) 1 jaten edo erabiltzen den zerbaitetik gelditzen dena. ik kondar; hondakin.

Afari-merienda oparo baten hondarrak zoko batean pilaturik zeudela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Bost garagar-ogietatik jan zutenei gelditu zitzaizkien hondarrez hamabi saski bete zituzten.  Elizen arteko biblia   Jn 6,13

Katiluan gelditzen zen hondarra akitu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.

Azken hondarreraino edan.  Elizen arteko biblia   Ab 1,16

Haren haragia irentsi egingo dute eta hondarrak sutan erreko.  Elizen arteko biblia   Ap 17,16

Erraiak eta beste hondarrak gurdi txiki batzuetan eramaten zituzten pabiloiraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 252. orr.

Benjamin, otso odolzale, harrapakina du irensten goizean, hondarrak banatzen arratsean.  Elizen arteko biblia   Has 49,27

Mahats-biltzaileek, zure mahastira datozelarik, gutxienez hondarrak uzten dituzte.  Elizen arteko biblia   Ab 1,5

Zatozte alde guztietatik haren aurka, zabaldu hango biltegiak, pilatu dena eta suntsitu, ez dadila hondarrik ere geldi!  Elizen arteko biblia   Jr 50,26

Erregaiaren azken hondarrak objektua atzera lurreratzeko gordetzen dira, atmosferak erre dezan.  Berria - Gaiak   2006-02-17

2 hed/irud

Barrena erretzen dion zauriaren hondarrak.     «Kuskue tanden», 2004 - 213. orr.

Gelditzen zaizkio oraino Frantziari, munduaren lau hegaletan, bere inperioaren hondarrak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.

Zirrara haren hondarra sumatzen du bere baitan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 186. orr.

Itzulbideko bi egun haietan nire gorputzak egin zuenak ez dit hondarrik utzi oroimenean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 267. orr.

Eta eguzki honen, arratsalde honen hondarrik ere ez da geldituko, ezta oroitzapen bat bera ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 253. orr.

Baratzeko lurra irauli arren, Eugeniaren hondarrik ez zen kausitu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.

2 (suntsitzen den zerbaitetik)

Agentziaren hondarrak suak ikaztu zituen, su hiltzaileak eta poliziak jin baino lehen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 11. orr.

Galdua zen barneko etxe eta eraikinen hondar txikiena ere, harri eta zur gehienak desagertuta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.

Airekoaren hondarren artean hexogeno izeneko lehergai baten zantzuak aurkitu zituzten.  Berria - Mundua   2004-08-28

Ustez zulo beltz bat aurkitu dute supernoba baten hondarretan.  Berria - Gaiak   2004-06-11

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Batzuetan, hainbat egunez janari-hondarrik ere ez zen egoten etxean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 485. orr.

Croissant hondarrez eta ezpain zapi potortuz gainez dagoen mahai bat garbitzera noa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.

Koilara sartu zuen katiluan, azukre hondarren bat biltzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 79. orr.

Botila harrapatu nuen mahaitxoaren gainetik, eta gelditzen zitzaion whisky hondarra nire basora isuri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 364. orr.

Ontzietan petrolio hondarrak geratzen dira.  Berria - Gaiak   2004-06-25

Zapiarekin kokotsa astintzen tabako-hondarrak kentzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.

Ur lohitsua, kolore askotako zaborrak: tomate azalak, perrexil hondarrak, lurra eta lokatza nahas-mahas.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.

Beleek jan eta gero, espaloietan gelditzen den kaka-hondarra garbitzeko, kare bizia botatzen dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 152. orr.

Mailua utzi eta eskua pasatu zuen plakaren gainetik, eta putz egin zion gero, txirbil hondarrak kentzeko.     «Kuskue tanden», 2004 - 109. orr.

Horregatik dira beharrezko erradioterapia saioak, geratzen diren tumore-hondarrak hiltzen saiatzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.

Mahats-bilketa egitean, ez itzuli atzean utzitako mahats-hondarrak biltzera.  Elizen arteko biblia   Dt 24,21

Ez al du gehiago balio zuek, efraimdarrok, jasotako uzta-hondarrak, guk, Abiezerren senitartekook, eginiko uztak baino?  Elizen arteko biblia   Epa 8,2

Ikusmen-hondar bat gelditzen zaiola.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 201. orr.

Denborak, zirimolaka, tristeziaren orbela berekin eraman ondoren ere zorion hondar bat geratzen dela pentsatzen du alargunak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 198. orr.

Ia beti geratzen da atsekabe-hondar bat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 104. orr.

Bisaiatik eta izter artetik aienatua ez zen oinazeak eman zidan sutzeko azken kemen hondarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 278. orr.

Ni, Hi, sentimendu hau, bizi-hondar edo herio-arrasto hauek...  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

4 (zatiketetan)

Lehenengoa: 5, 13, 17, 29... zati 4 eginez gero, hondartzat 1 ematen duten zenbakiz osatua (eta 4k + 1 idatz daitekeena). -bigarrena: 3, 7, 11, 19, 23... zati 4 eginez gero, hondartzat 3 ematen duten zenbakiz osatua (eta 4k + 3 idatz daitekeena).     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 375. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken hondarreraino (3); indar hondarrak (4); jaki hondarrak (3); jan hondarrak (3); janari hondarrak (7); jateko hondarrak (3); utzitako hondarrak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus