Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kondar 1 iz hondarra, hondoan edo bukarean gelditzen dena. ik hondakin.

Teacher'saren kondarrak basoetara atera eta izotz kozkorrak eta ur zurrusta bat eransten ditut.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 37. orr.

Remy Martinen kondar gaiztoren bat zebilen neure baitan zirika.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 233. orr.

Zigarretaren kondar horixka leihotik bota eta beste bat biribiltzeari ekin zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 80. orr.

Platereko azken kondarrekin ari ziren jostatzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 108. orr.

Aberatsen mahaietako kondarretatik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 86. orr.

Hankapean zakurrak, kondarrak non harrapatuko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.

Haren liburutegia kondarrez ari zen osatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Mandi, Joxemari eta Gaston eskoba-palarekin obrako kondarrak zemento zakuan sartzen ari ziren.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 174. orr.

Nire oroimenaren ur ez oso lasaietan dabiltzan kondarrak bildu eta liburu batean gordeta utzi betiko; errauts-kutxa batean bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Begiak berriro itxi eta, ametsaren azken kondarrari esker, urrun ikusi nuen neure burua, nire gela kapsula bat balitz bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

Horrelakoetan, saioaren kondarrean, halako desasosegu bat geratzen zaio bertsolariari.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 81. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Junturen tarteko materialak izotzaren kalterik izan ez dezan, urtero neguaren aurretik ondo bete olio-kondarrekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.

Hori bezain ona izango da ardo-kondarrekin egiten dena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.

Adelak kafe kondarrak ematen dizkiolako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 219. orr.

Beti izango duzula zopa-kondarren bat etxe honetan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 59. orr.

Su-kondarrak bezala kantatzeko gogoa ahituz joan zaien arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 110. orr.

Ikatz-kondar xehatua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

Eta zain geratu nintzen, enborrari atxi-atxikirik, itsasoan galdua ontzi kondar bati bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 352. orr.

3 amaiera.

XIX. mendearen kondarrean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 82. orr.

4 bi zati dituzten txarteletan, bereroak gordetzen duen zatia.

Hegazkinera sartzeko prest nengoen bidaia-txartelaren kondarrari hatz lodiaren eta erdikoaren artean arinki eusten niolarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus