Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hondar1 1 iz itsaso edo ibaien ertz edo hondoan gertatzen den mea-ale eta eskuarki kuartzo ale xeheen multzoa. ik harea.

Harea bakarrik, hondarra, ilargiak argiztatua, eta haizeak uhindua, uraren antzera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.

Inguruan, agabeak, hondarra eta, urrunean, mendi gorriskak besterik ez, lehenxeago iruditua zitzaidana baino urrunago, baina, batez ere, hondarra eta hondarra nonahi, horiska, eta haize beroaren ziztua, beira urtua zirudien aire hartan...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 29. orr.

Hondartzetan itsasaldiaek hondarra lekuz aldatzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Kontu izugarriren bat bazuten biena bakarrik zena, eta kaskarrekoka, hozkaka eta borrokan hasi ziren berriz ere, hondarra begietara botaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 105. orr.

Gorputz txiki bat, oinak hondar zakarrez betean sartuak zituena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 206. orr.

Hondar larri, kare eta errautsa nahastuz egindako mortero bat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3370. orr.

Beren poltsekin eseri ohi ziren hondar lehorrean, beti leku bertsuan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 104. orr.

Mewsladeko hondartzara iritsi ginenean, hondarretan etzan ginen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 104. orr.

Biak hondarrean etzan eta lokartu dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 172. orr.

Irudi geometriko batzuk hondarretan marraztuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2650. orr.

Hondarrezko ostertza dakusat, gau berdean zuriska.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.

Hondarrezko lau mendiren arteko zulo eguzkiak kiskali hartan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Itsaso berdean hondarrezko islak daude marearen arabera azaldu edo murgiltzen direnak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Sugandila edo hondarretako armiarma asaldagarri samarren bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 31. orr.

Etxea hondar gainean eraiki zuen gizon zentzugabearen antzekoa da.  Elizen arteko biblia   Mt 7,26

2 (erkatetan)

Kontatzen hasten banaiz, hondarra baino ugariago dira.  Elizen arteko biblia   Sal 139,18

Basamortuko hondarra bezain kontaezina.  Elizen arteko biblia   Jdt 2,20

Zure ondorengoak konta ez daitekeen itsas hondarra bezainbat ugalduko ditut.  Elizen arteko biblia   Has 32,13

Itsas hondarra bezain ugari izango lirateke zure ondorengoak, hondar-aleak bezainbat zure seme-alabak. Itsasertzeko hondarra bezain ugari zen gudarostea bildu zuen.  Elizen arteko biblia   Is 48,19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Akrera itzuli ginen uda hura hondar-zakuak eramaten igaro nuen, gustura.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 33. orr.

Ordu arte eguzkitan kiskaltzen egondako hondar-gune berri baten gainean esertzen ginela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.

Titanen ez dago metanozko itsasorik, hondar eremuak baizik. Hondar eremu mugagabea gorri zegoen, odaiertza gorri zegoen, badia neurrigabe osoa gorri zegoen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 135. orr.

Paretak lizunduak barrenetik; kanpoko hondar harri horia zikina, keztatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

Apenino mendiek Italia eta Etruriako eskualdeak inguratzen dituzten lekuetan, hondar-harrobiak aurkitzen direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1090. orr.

Pikor larriko hondar-lurretan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3630. orr.

Hondar-muino idorren arteko belargune zekenetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Sirteko hondar-metaren batean hondoa jotzeko beldurrez, aingura flotagarria bota eta noragabe jarraitu zuten.  Elizen arteko biblia   Eg 27,17

Eguna argitzekotan zegoela, baltsak hondar banku bat jo zuen bortitz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 134. orr.

Munduko urre guztia, haren aldean, hondar-apur bat besterik ez, eta zilarrak, haren aurrean, lokatza dirudi.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,9

Inguru hartan ohikoak dira hondar ekaitzak, edozein unetan ager daitezkeenak.  Berria - Kirola   2004-04-03

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsas hondarra, euri-tantak, mendez mendeko egunak, nork zenbatu?  Elizen arteko biblia   Si 1,2

5 hondar ale

Eguzkiak han urre kolorea hartzen du, eta urak urrea ekartzen, hondar aleen artean nahastuta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Une horretan, Tomek bere hondar-alea erantsi zuen azkenean eztabaida hartara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 112. orr.

Hondar-ale batzuk irradatu dizkiot garondo aldera, baina berak lo segi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 237. orr.

Une horretan, Tomek bere hondar-alea erantsi zuen azkenean eztabaida hartara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus