Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harea gorriaren eta harri beltzaren gainean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.
Harea zuriko hondartza batean paseatzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.
Bere duna zabalekin, bere harea finarekin, bere leize handi eta itsaso bikainarekin, Miarritze leku miragarria da. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.
Mila eta berrehun edo mila eta bostehun biktimek betetzen zuten egunero zirkoko harea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 262. orr.
Itsasoko hareari. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1030. orr.
Basamortuko harearen gainean gauzatzen ziren desirak ziren. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 141. orr.
Hareazko duna berdeak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.
Hareazko zurrunbiloen eta gau zabalaren artean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.
Gogoko ditut hareazko erlojuak, mapak, XVIII. mendeko tipografia, etimologiak, kafearen zaporea eta Stevensonen prosa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 187. orr.
Bi mila libra hareatatik, ordea, ez zuen lortu bi printza urre baino ateratzerik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.
Harrobiko harea erabiltzen bada, hiru parte harea eta parte bat kare nahastuko dira; errekakoa edo itsasokoa bada, bi parte harea eta parte bat kare. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.
Harresia erretako adreiluekin egiteko aukera, karearen eta harearen ordez galipot urtua erabiliz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 730. orr.
Marmola bahetu eta zabalduko da eta gainean kare eta hareazko geruza bat emango da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.
Sei eguzki, sei harea zirkulu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.
Harea koloreko uniformearekin heldu zen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 90. orr.
Harrobiko harea-motak hauek izaten dira: beltza, zuria, gorria eta ikatzezkoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1030. orr.
Bide hau oso gogorra da tarteka, zati batzuk hare-lauzaz eta marmol-lauzaz daude zorutuak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.
Hare eta belar zelaietan futbolean ari diren lagun taldeak. Berria - Kultura 2004-01-25
Erregea ez hitz ez hitzondo geratu zen tamainako edertasunaren aurrean: gaua bezalako zazpi txirikorda luze eta beltzak; ikatza begietan; hare muinoak masailetan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.
Basamortuko haize eta harea ekaitzarekin. Herria 2004-06-10
Hondartza ertzeko harea-hauts lehorra harrotu zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.
Hauts partikula hauek harea-pikor bat baino ehun aldiz txikiagoak dira. Berria - Mundua 2004-06-25
Eta basamortuko harea-ale arrunt batean ere ba omen dago zoriontasuna aurkitzerik. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 179. orr.
Gizartea bera antolatu, giza aldra harritzar multzo horiek gizabanakoen iduriko diren hare garauak eginez. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 16. orr.
Itsas-hareatik falta zitzaion gatza behar zitzaion zainetara bota. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.
Hermione katea ateratzen ari zen, eta Harryk harea-erloju txiki eta distiratsu bat ikusi zuen handik zintzilika. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 319. orr.
Hiru aldiz eman zion buelta harea-erlojuari. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 319. orr.
harea ale (5); harea erloju (3); harea gainean (4); harea mugikorretan (3); harea pila (3); harearen gainean (7); harrobiko harea (4); karea eta harea (4); ura eta harea (3)