Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dakit hika edo zuka egin behar dudan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 16. orr.
Hark hika egiten zion edozein almiranteri, hobe algara eragitea eta ez kolera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 183. orr.
Ikasleekin hika hitz egiteko ohitura. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 159. orr.
Propio biltzen ziren elkarren artean hika hitz egitera. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 105. orr.
Hika hasi zitzaidan behin. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 154. orr.
Hika jardunez gero, dena txantxa bihurtzen zen. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 105. orr.
Euskarari hika mintzo zitzaiola Etxepare XVI. mendean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 131. orr.
Beste toki askotako euskaldunen artean askoz bakanagoak dira hikako jardunak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 67. orr.
Emakumeen hikako hizkera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 281. orr.
Irri ezin zabalagoa egiten zidala eta hikako tratua emaiten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 457. orr.
Elkarrekin hiketan aritzea erabaki zuten. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 166. orr.
Estatu-idazkariarekin ez ezik Jainkoarekin berarekin ere hiketan egingo balu bezala. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 60. orr.