Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

higuin (ETCn 1.209 agerraldi) 1 iz batere gogoko ez dugun edo pairagaitza gertatzen zaigun zerbaitek edo norbaitek eragiten digun atzerakuntzazko sentipen bizia. ik higuintza; nazka; narda.

Saget andereñoak alde egin ondoren, berogailuaren estalkiari begiratzen zion, higuina aurpegian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 205. orr.

Loriak ez dio higuin ematen Arrazoiari, baina, hartarik sor daiteke.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 481. orr.

Badirudi ezin gaindituzko higuina, ezin eramanezko nazka sentitzen duela emaztearentzat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 265. orr.

Sakoneko higuin batek hartua zidan barrena, eta amorru asaldatu bat, nire esku nuenean piztia hura ez urkatu izanaren damua ari zitzaidan jabetzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 155. orr.

Higuin handia sentitu nuen ariman.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 186. orr.

Edozein eratako berriketa azalekoen kontrako higuin artegagarri bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

Eskuinaren jardunak eta hizkerak higuin fisiologiko bat sortzen didate.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 97. orr.

Ohean sartu zen emaztea, eta higuina eta bertigoa nagusitu zitzaizkion haren berotasuna hain gertu sumatzean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 7. orr.

Bizitzak -edo bizitzaren izurriak- nazka eta higuina eragingo balit bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 38. orr.

Higuina ezkutatu ezinik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 242. orr.

Mundu guztiaren higuina eta haserrea pizteko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 259. orr.

Teodosiok jendearen higuina bereganatu zuen bere ankerkeriengatik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Beldurra gorputzaren tristuran galdu zen, higuinean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 151. orr.

Filchek higuinez begiratu zion Harryri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Higuin sentimendua sortuz bere baitan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.

-Zozo hori! -esan dit Garazik, higuin muzin bat eginez-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 314. orr.

Ederra, ezta? -esan zuen, oker interpretatuz Ronen aurpegiko higuin-itxura-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 139. orr.

Emakumearen begi urdinek eragiten zioten higuin sentsazioa.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 64. orr.

Higuin-zirkin bat egin, eta burua erretiratu zuen Norak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

Oin azpian zapaltzeko adorerik gabe zomorro nazkagarri bat dakusanak sentitzen duen higuin-sentipen ezin azalduzko horrekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 522. orr.

Higuin mugimendua Antzezleen artean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 47. orr.

Horrek halako axolagabetasun eta higuin nahaste bat sortu zion maitasunari dagozkion guztietarako.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 95. orr.

3 izond higuingarria.

Izaki zoragarri eta gorrotagarriak, gozo eta basatiak, lazgarri eta ezdeusak, eder eta higuinak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 10. orr.

Narrasti higuin bat bezala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.

Hipotesi higuin bezain xelebrea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 69. orr.

Etiopiako harpeetan arrunt hedaturik den piztijende horien leinu higuinekoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.

Zenbaitek "garbitasun baten egiteko" hautatu zuten gerla higuina.  Herria   2003-03-27

Sei miliun judu hilarazi zituelarik Alemania eta Poloniako kanpamendu higuinetan.  Herria   2005-02-10

4 higuin izan du ad

Gorroto eta higuin ditut zuen jaiak.  Elizen arteko biblia   Am 5,21

Bibliografia higuin zuen, ikaslea iturburuetatik urruntzen duela-eta.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 246. orr.

Eta, ondorioz, higuin duguna, gaitza deitzen dugu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.

Eta, gainera, etxe hartan, amaren eta ahizparen ondoan, maitale bat izatea higuin zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 337. orr.

Nire ofizioa Jaungoikoak higuin dituenetakoa zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 20. orr.

Nik higuina zionat jende kokots gabeari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.

Hortik dator Izpirituak higuin duela bere ahalmena edo Gorputzarena tipitzen edo eragozten duena irudikatzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 263. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus