Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nazka 1 iz higuina, bereziki goragalea eragiten duena. ik narda.

Eta ez da "inbidia" edo "ezin ikusia", ez: nazka da, nazka garbi-garbia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.

Soldaduska eta gerra, Alemania eta Kaiserren alde odola ematerainokoa, noski, orain nazka eta botagura eragiten zuen judu odola ematerainoko gerra galdua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Munduak izendatzen ez dakien nazka batek puztu zidan bularra, eta izoztu zidan, heze eta astun, bihotza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.

Barrenak nahastutako kasta izango gara gu: nahasian dabilzkigu atsegina eta nazka, edo nazka bete-betea ez bada ere, bai naxka bederen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Baina hitz zehatza ez zen "nazka", baizik eta "hozkia".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 86. orr.

Gizon erdi biluziak eta emakume erdi biluziak lotsa sentiarazten zuten, nazka, destainazko errukia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 172. orr.

Leporaino nengoen, nazkak gaindituta.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 357. orr.

Ezin gintezkeela beti bizi nazkaren uretan ito-ez-ito nekagarri horretan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 146. orr.

Pacok ematen zidan nazka amorru bihurtu eta, kanporatu ezean, nigan geratzen zen borborka.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 30. orr.

Jaka jartzen laguntzen dion moduagatik senarra bide duenaren kokots biguina, sabel puztua, nazka.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 117. orr.

Margaren azalak zurira egin zuen, eta nazka zen begietaratu zitzaiona.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 277. orr.

Oraindik harat, dirudi lur saltzaile batek erostun bat kausitzea, trenkatzeko, ez duela aski izanen, orduan hasiko baitzaizkio asperrak, nazkak, gohaindurak eta... loa galtzeak.  Herria   2004-09-30

Hau nazka!  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 139. orr.

A ze nazka!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 62. orr.

Eta aghhh!, ze nazka, ezta?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 93. orr.

2 (izenondoekin)

Nazka melenga baten moduko zerbait.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.

Izan ere jendeak halakoei nazka handia baitzien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 674. orr.

Uretan gelditu nintzen, nahiz eta bat-batean nazka galanta eragin hainbeste zomorrok, ur uherretako burbuila haiek, eguzkiaren distira ustelak eta, ahoz goraka begiratuta, landarez josia ageri zen zeru hark.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Nazka itzela eman zidan jende honen hipokresia eta jauntxokeriak, berokia eta poltsa hartu eta alde egin nuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 62. orr.

Ordu laurden bat aski litzateke, ziur naiz, neure buruarenganako nazka erabatekora irits nadin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 45. orr.

Neure burua astindu nuen zikinkeria likatsu hura gainetik kentzeko, baina eutsi egiten zion eta hainbeste zegoen, tonaka eta tonaka existentzia, mugarik gabe: nazka neurrigabe haren hondoan itotzen nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 221. orr.

Bekozkoa ilundu zuen Honorék, nazka betean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.

Eta jende on-onen gizarte onak malko epel gezurrezko bat ixurtzen du mendizale zintzoaren heriotzan, eta nazka hotz egiazko bat sentitzen jonki zikin pozoitua, ongi merezita, nirbana ttipitik nirbana handi betikora irristatu eta hiltzera etzaten denean, metro pasatxoko hegaldi motz itsusian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.

3 (aditzen objektu gisa)

Kleraren eta kirol-oinetako zaharren usain nahasia da, eztarrian trabatu eta nazka eragiten didana.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 15. orr.

Nazka hori gainditzen lagunduko zioagu gaur, ez al da hala mutilak?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 87. orr.

Nazka baretu zitzaidanean, harekin berriz txortan egin ahalko nuela pentsatzeraino iritsi nintzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 89. orr.

Handitu egin zitzaizkion nazka eta mespretxua, eta erabakita zeukan koldar hura tiroka garbitzea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 197. orr.

Orduan, zeuen buruaren nazka sentituko duzue egindako gaiztakeria guztiengatik.  Elizen arteko biblia   Ez 20,43

Lisa ez zen gauza bere harridura eta bere nazka ezkutatzeko, antza zenez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 133. orr.

Nahiz batak nahiz besteak nazka dute azken geltoki.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 13. orr.

Sinistu nahi nuke asko eta asko garela ETArekin nazka eginda egonagatik ere argi eta garbi daukagunak sorgin-ehiza ez dela konponbidea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 19. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Militar jende hura nazka eginda zegoen osotara, leporaino benetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 208. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Kaleak hutsik, dena geldi Lizarran, eta barneko nazka olatuak menderatuz, Kale Nagusiko gure bulegorantz abiatu nintzen, pentsakor. Lagundu egiten zien, tarte bat utziz, beren nazka aurpegien atzean sorbaldak nola jasotzen zituzten begira.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 203. orr.

Azkenean hurbildu zen eta usain egin zion erreboilo bati, nazka keinu bat eginez, gutxiago ordaindu nahi duten bezero guztiek bezala. irudi Hori saihestu eta nazka sentsazioari aurre egiteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 178. orr.

Nazka imintzio batez esaten zuen hori.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 344. orr.

Mukizapi bat eskatu nion garbitzeko, eta hatz-puntekin hartu nuen, aurpegiarekin nazka-imintzioak egiten nituela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 134. orr.

Beste pixka batean geratu zen han, nazka imintzioka plater eta azpilen gainetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

Hatsaren eta zerabilen perfume itsaskorraren nahasketa barru-barruraino sartu zitzaion Maizari, nazka puntu bat emanez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 62. orr.

5 nazka eman

Urdaitegiak nazka eman zion berriz ere, lehen baino modu jasanezinagoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Nazka ematen didate zure hortzek, zikinak diruditelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 379. orr.

Lore zimelek nazka ematen didate.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.

Guaiak gara, eta nazka ematen digu sub-jende normalak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.

Nazka ematen dit kaka-lan horrek -esan zuen Jimmyk, astiro hitz eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 340. orr.

· Pena eta nazka ere eman ditzakeela edo ematen dituela, lotsa ez ezik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 147. orr.

Horregatik, amorrua eman zidan, eta nazka ere bai.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 434. orr.

6 nazka hartu

La Sarriettek nazka hartzen zuen beso itsusi haiek urtzen ari zen ore haren erdian nola tematzen ziren ikusita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 321. orr.

Orduan, babiloniarrak etorri egin ziren berarekin oheratzeko eta kutsatu egin zuten beren lizunkeriez; baina haiekin kutsatu ondoren, nazka hartu zien.  Elizen arteko biblia   Ez 23,17

Tolerantziari nazka hartu genion aspalditxotik, arrazoiz hartu ere, eta orduz geroztik intolerantziari ederretsiak daude askotxo hemen hauetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.

· Nazka neurotikoa hartu zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 377. orr.

7 –i nazka izan

Janari guztiei nazka zieten, eta heriotzaren atarian zeuden.  Elizen arteko biblia   Sal 107,18

Arratoi tzarren hozkadak kenduta -zeruak daki nolako nazka diedan-, lan hark ez zuen aitzakiarik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 300. orr.

Nazka digute, arrazaz, eta horrekin ez dago ezer egiterik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 118. orr.

Gure amonak sekulako nazka zien animaliei, eta bere onetik ateratzen zen katuren batekin jostaketan ikusten gintuen aldiro, esanez eritasunen bat harrapatu eta gero berari kutsatuko geniola.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 17. orr.

8 nazka-nazka egin

Hortxe segitzen duzu goma-puska lehor bati koxk eta koxk, harik-eta nazka-nazka egin eta, ahoan ezin edukizko karkaxa lodi gogortu baten pare dela sentituz, ahotik kanpora bota duzun arte.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 137. orr.

Danek telefonoaz nazka-nazka egina egon behar du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 92. orr.

Nazka-nazka eginda nengoen pertsona informatua izateaz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 42. orr.

Erretorika gaian jantzia, berehala gaineratu zuen filosofo ingelesak iritzi hori erromatarrena zela, tiraniaz nazka eginda zeudenean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 17. orr.

Bizimodu zikin honetaz nazka-nazka eginda nagok.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.

Nazka-nazka eginik baleude bezala hasi ziren gero, eta une hoberenean gerarazi zituzten josteta guztiak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 55. orr.

Bere etxeko paradisu hura, luzera, nazka-nazka egiteko modukoa zen, zakarrago ez esateagatik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus