Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

heste1 1 iz pl digestio hodiaren zatia, urdailetik uzkira doana. ik hertze.

Ez zekiela seguru sentimenduak non sortzen ote diren, bihotzean ala hesteetan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 82. orr.

Edandakoak su-labaz osaturiko labana zorrotz batek bezala ahotik hesteetarainoko bidea urratu baitzion bortizki.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.

Zahartzea, elikadura txarra, hesteetako parasitoak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 186. orr.

Haurtxoen maskuria eta hesteak ekintza erreflexuz husten dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Esneak hesteetako minbizia garatzeko arriskua gutxitzen duela diote adituek.  Berria - Gaiak   2004-07-08

On egin zion berotasunak, eztitu egin zion hesteetako oinazea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 244. orr.

Hesteetako nahaste hura.     «Kuskue tanden», 2004 - 96. orr.

Hesteetako infekzioak saihestuz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 135. orr.

Adin horretan hesteetako hormak ez direlako behar bezain iragazkorrak.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Hesteak lehertu zitzaizkion, nonbait.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 116. orr.

Amasa ez zen ohartu Joabek beste eskuan zuen ezpataz; honek sabeletik sartu zion, hesteak lurrean barreiatuz.  Elizen arteko biblia   2 Sm 20,10

Odol zikina jaurtitzen zuen ahotik, eta hesteak ere bota behar zituela zirudien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.

Hesteak kiribilkatzen zituen edaria manatzen genuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 33. orr.

Nahiz eta goseagatik hesteak bihurrituta eduki.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 179. orr.

Epilepsiak jota edo hesteak buxatuta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.

Paper guztia erabili behar izan zuen, kapilauaren akorduak bihurritu egin zizkion hesteak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 120. orr.

Litro bat rizino olio irenstera behartu eta agonia makaleko orduak hesteak bihurriturik sufritzera derrigortutako jendearenak.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 23. orr.

Ikusten dudan aurreneko apaizari labana sartu eta hesteak aterako zizkioat.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 21. orr.

2 ( singularrean)

Duodenoa da hestearen lehen zatia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Hesteko paretetako ehunek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

Hestean dauden bakterio batzuek sortzen dute B bitamina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 214. orr.

Nire jauntxoa orroe batean hustu zen, nire hestea haziz betez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 27. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezin digerituzko hondakinak, heste-paretetako zaborrak, behazun eta pankrea-urin hondarrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.

Koldar heste-ustel hori.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.

Naftalina-kiratsa omen zerion eta heste-idor aurpegia omen zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.

Gantza digeritzea nahiko zaila da, heste-entzima gehienak uretan baino ez baitira disolbatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Odolkiarentzat txerri hesteak prestatzen zituen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.

Urdail-hesteetako odoljarioa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 112. orr.

Arratoi-heste zornatuenak ere atseginagoak dituk OVRAkoak baino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 229. orr.

5 irud

Baretzen hasiak ote ziren itsasoaren hesteak ere.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 221. orr.

Poltsa hura gordetzeko txoko hobea ezagutzen zuen, makinetan, ontziaren heste zikinetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 351. orr.

Nire pubak zortzi bafle dauzka, eta 2.000 batioko indarra jaurtitzen dute lokalaren hesteetara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.

Olio usain goibela zerion metroaren heste-sailetan urtzeko ordua hurbildu zitzaidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 62. orr.

6 hestebeteen azala.

Mamia jan baino lehen, odolosteari hestea erretiratzen diot nik beti.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 101. orr.

Quenuri laguntzen zion batzuetan, hesteei eusten zien bere hatz potoloekin, mutilak okelaz eta urdaiz betetzen zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Gauza ederra zen ikusteko nola pasatzen ziren xehatzeko makinatik haragi puskak, bitan, hirutan, eta nola sartzen zituen haragi masan osagai guztiak, eta nola betetzen zituen hesteak inbutu batez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.

Orea isurtzen zen, beltz-beltza eta lurrintsua; hestea pixkanaka puzten zen, eta kurba gizen bigunak moldatzen zituen erortzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

7 gogoaz heste egin

Gogoaz heste eginik, pala eta zaku bat hartu eta oholesi barruan sartu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 224. orr.

7a heste-aringarri iz ik purga.

Kafean heste-aringarri on bat ematea izango litzateke onena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 301. orr.

8 heste lodi heste meharraren ondoren datorrena, lodiagoa eta laburragoa dena.

Ura xurgatzea -atzera zirkulaziora eramateko- eta gainerakoa kanpora bultzatzea da heste lodiaren eginkizun nagusia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.

Orain sei hilabete hil zen [...] heste lodiko minbiziak jota.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 147. orr.

Horixe da ametsen funtzioa, irudimenaren heste lodiarena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 134. orr.

Gibela, urdaila, pankrea, heste meharra eta lodia, bi giltzurrun, barea transplantatu dizkiote Miamin (AEB) Italiako sei hilabeteko haur bati.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Heste lodia kendu eta heste meheari poltsa bat lotu zioten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

9 heste mehar (16 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 302 agerraldi) hesteen lehen zatia, luzea eta mehea.

Zortzi organo gibela, urdaila, pankrea, heste meharra eta lodia, bi giltzurrun, barea transplantatu dizkiote Miamin (AEB) Italiako sei hilabeteko haur bati.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Aho-sabaia sikatu, zangoak dar-dar hasi eta heste meharraren jarioak uzki aldera etorri zitzaizkidan esfinterreko atea jotzera.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 21. orr.

Digestio- eta xurgatze-prozesu gehienak heste meharrean gertatzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Elikagaietan datorren proteina kantitateaz gainera [...], beste 150 gramo ematen dituzte urdail-paretatik eta heste meharretik bazterturiko zelulek (heste meharrak ere berritu egiten baitu bere barne-estaldura bi edo hiru egunetik behin) eta pankrea-urinean dauden entzimetatik bazterturikoek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

Heste meharretik xurgaturiko glukosa hartu, eta gorputz osora banatzen du berriro.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.

10 heste mehe (3 agerraldi, liburu 1 eta 2 artikulutan; ETCn 36 agerraldi) heste meharra.

Heste lodia kendu eta heste meheari poltsa bat lotu zioten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Apaizak geroa jakiteko asmoz sakrifizioko biktimaren heste mehea zatitu eta jainkoentzat haren haragia maneatzeko erabiltzen zuen mahaia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 27. orr.

11 heste-sobre heste itsuaren luzakin mehe barne-hutsa.

Zeruko ebakuntza-gelaren batetik eroritako gibel odoldua, errai zati bat, San Pedroren heste-sobrea edo San Pankraziorena, Ataungo mondejua....  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 124. orr.

12 heste zizare hesteetan bizkarroi egoten den zizarea.

Haurrek heste-zizareak zituzten beti.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.

Analisi batzuen ostean, heste-zizareen inbasioa zeukala diagnostikatu zioten medikuek.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 136. orr.

Heste-zizareak hiltzeko botika.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 173. orr.

13 hesteak libratu kaka egin.

Idorreria, esaterako, hesteak libratu ezina alegia, txarra da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 64. orr.

Hator, hator, putatzar alublai hori, hesteak libratzen lagunduko dinat-eta!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

14 hesteez beste egin

Gurdiaren jabea hesteez beste egiterainoko trantzean dago hainbeste lapurretekin, eta mehatxu egin dio Batista Bazterretxeri: "beltzak eta zuriak ikusiko dituzu (ukabilak erakusteaz gainera, legearen mehatxua egin dio gurdiaren jabeak) nire gurdi-ardatza ematen ez badidazu".  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.

15 zilbor heste karena eta umekia lotzen dituen heste modukoa, jaiotzean ebakitzen zaiona.

Umeak umetokian ezin du zilbor-hesterik gabe bizi eta jaiotakoan, berriz, zilbor-hestea eten behar zaio itoko ez bada.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 170. orr.

Erditu berria zen ama kartzelan, eta borreroak zilbor-hestea aprobetxatu zuen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 76. orr.

Hori izan zen, etengabeko gutun gurutzatzea, Bilborekin lotuta eduki zion zilbor hestea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 251. orr.

Zilbor- hestea bezain beharrezkoa den kautxuzko hodi batek lotzen nau hegazkinera.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 35. orr.

Euskal gizartearen eta euskal presoen arteko zilbor-hestea eten nahi dute. herria¬

Azoka-leku erraldoia fabrika zaharra izango da beti torinotarrentzat, hiriaren eta Agnellitarren arteko zilbor-heste eten ezina.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 28. orr.

16 zintzur heste arnasbideetako zatia, zintzurretik bronkioetara doan tutua. ik trakea.

Gogorrago, gogorrago, hatzak astiro mugitu ziren Setheren zintzur-heste aldera, bidean zirkulu txikiak eginez.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 139. orr.

Arnasa hartzen dugunean, trakeatik (zintzur-hestetik) biriketara igarotzen da airea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus