Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

purga 1 iz hestea arintzeko hartzen den sendagaia, heste-aringarria. ik heste1 7a.

Maddalenek [...] afariko saltsa bati baino gehiagori egotzi purgak edo haiei nahastu belar-urak ere izanen zuten hartan zer erranik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 176. orr.

Seidlitz hautsak purga-hauts arinak ziren, uretan nahastu eta edaten zirenak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 285. orr.

2 irud/hed

Hustuketa bat bezalakoa da, hala esaten du berak, purga bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 75. orr.

Fábrica Magnesitas delakoaren gisu-purga metak pasatuak ditut: beribilen hatsa eta kea garbitzen ote ditu gisuak?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 31. orr.

3 norbait arrazoi politikoengatik desagerraztea edo kargugabetzea.

Kontaiguzu Stalinen purga hark Siberiaraino eraman zintuenekoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 243. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus