Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hermafrodita izond pertsona edo animaliez mintzatuz, bi sexuen ezaugarriak edo organoak dituena. ik androgino.
Hermafroditak dira, alde batetik badute bular bat eta bertzetik ez, zakila eta alua elkarren ondoan dituzte eta aldizkatuz dituzte erabiltzen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 92. orr.
Sekula ez nuen zehaztu ahal izan emakumea edo gizasemea ote zen, edo giza irudi bikoitz bat, halako gizaki edo bikote hermafrodita, emakumea eta gizasemea batean. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 48. orr.
Hartxo biribil bat zen, zentimetro erdi luze, hermafrodita. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.
«Transexualak eta hermafroditak, esaterako, ez dira naturak eman dien sexuarekin gustura sentitzen», esan du. Berria - Gaiak 2004-05-19