Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezin sinestekoa da musu batek eduki dezakeen higikortasuna, krispazioak dira, soslaiak, distentsioak, karatula zemaikorrak dira, izaki androgino txiki eta obszeno bat, emakume helduak adats luzeekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 117. orr.
Landak, artea androginoa dela defendatzen du: sorkuntzaren momentuan berdinak direla gizonezkoa eta emakumezkoa, baina sorkuntza horri egiten zaion bigarren irakurketan gertatzen dela aldaketa, hortxe sartzen baita, bere iritziz, generoa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 68. orr.
Lurra ahalegindu zen hainbat munstro sortzen ere, aurpegi eta gorputzadar bitxiz eginak, hala nola androginoa, erdi gizon erdi andre, bien ezberdin. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 355. orr.