Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hedebeltz iz (hitz jokoa; cf hedexuri).
Tripako gantzagatik atorra horailak leher zorian, besoak V moldean airean altxatuz, ezagunak txukunki agurtuz, suprefeta eta hedebeltzen buruak Joanesen omenaldian zirelako paradaz baliatuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 168. orr.
Hedebeltzak ibili dira hemen gaindi, eta Douarnenezko andere komisario bat jinarazi dute "delinkuentearen" harrapatzeko. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 60. orr.