Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
'Cannabis' hitza nire kulturaren hitz bat da, 'haxixa' bezala, elkartasunaren zentzua erakutsi ziguna, ezberdin bizi gintezkeen ustea ekarri ziguna. Pako Aristi «Note book», 2005 - 59. orr.
Izen asko ditu: haxixa, maria, belarra, kostoa, txokolatea... Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 99. orr.
1980ko buelta horretan, berriz, haxixa sartu zen indarrez geure inguruan: txokolatea, kostoa, kaka. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.
Ni, Henry Maloy, etxean haxixa erretzen eta letra zikinaz orriak urduritzen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 65. orr.
Batzuetan iruditzen zait urte askotan haxixa erre duen jendeak pentsatzeko tresna bilakatu duela kostoa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 315. orr.
Argazki-makinan daramatzadan 25 gramo haxix, eta alkandoraren eskuin-mahuka bilduan dihoan bosteko harri ederra. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 14. orr.
Ez baitzuen haxixa gurekin partekatzeko inolako asmorik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.
Tona bat haxix edo gehixago holandes kamiun batean. Herria 2005-02-17
Biriatuko mugan, guardek kasik hiru ehun kilo haxix atxeman dituzte. Biriatun arrastatua izana 35 kilo haxixekin, Baionan epaitu dute 26 urteko holandes gazte bat eta bildu du hiru urteren presondegia. Herria 2004-07-05
Noiz nahi aditzen da haxix hori droga "eztia" dela, beste batzuen aldean ez hain kaltekorra. Herria 2004-04-22
Pituk haxis usain astuna darion porroa eskaini dio Karlosi. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 171. orr.
Eskua utzi, basoa lurrera jaitsi eta haxix harria urtzen hasi da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 248. orr.
Berrogeita hamar gramoko haxix mokorra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.
Avecrem-ekin nahasitako haxix pikorrak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.
Autoaren barnean bazen haxix tornu pollita, artoski gordea. Herria 2003-02-27
Guardek haxix tornu bat ederra atxeman dute eta sesitu ingles auto batean. Herria 2003-12-04
Alkohola eta haxix kontsumoa zorrotz zaintzen ditu NBAk. Berria - Kirola 2004-02-03
Zakutto asko haxix drogakiz beteak. Herria 2004-02-05
Haxix mota bat baino gehiago badela eta mota batzu, hala nola "haya" deitzen duten bat, arras bortitzak direla. Herria 2004-04-22
Haxix trafikoa jazartzea leporatzen zion gobernuari eta madarikatu egiten zituen homosexualak begitan hartzen zituztenak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.
Nolatan zentzatu, baina, erdi zoraturik dagoen haxix erretzaile bat? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 318. orr.
bat haxix (4); eta haxix (5); haxix atxeman dituzte (3); haxix eta (6); haxix hortarik (3); haxix tornu (4); kilo haxix (18); kilo haxix atxeman (3); kilo haxix eta (5); tona bat haxix (3)
eta haxixa (5); haxixa erre (3); haxixa erretzen (5); haxixa eta (6); kilo haxixekin (3)