Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harryk txokolatea hartu, bai, baina ez zuen jan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 73. orr.
Hartu al du txokolaterik? -galdetu zion kezkatuta Pomfrey andreari. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 315. orr.
Kafea xigorkiekin edo txokolatea txurro egin berriekin hartzera. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 41. orr.
Txokolatearen dasta garratza miazkatu nuen aho barruan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.
Baziren garai batean hiru txokolateria: bata Karrikaburuan, bigarren bat Etxepare edo Irauzketan, zeintan gelditzen baitira oraino txokolate egiteko orma edo moldeak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 62. orr.
Ez dut txokolate hori pozoitu, entzun? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.
Eskua jaso nuen, beste txokolate bat eskatzeko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 143. orr.
Igo txokolate bat eta opiltxoak 108. gelara, lehenbailehen, mesedez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 238. orr.
Txokolate bana eman zien. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 26. orr.
Hondartza txikiaren gaineko kafetegian txokolate bana hartzea proposatu diot. Txillardegi «Putzu», 1999 - 322. orr.
Txokolate apur bat hartuko nuke orain. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 153. orr.
Txokolate egin berriaren usaina. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.
Azukrea eta txokolateak emango dizkiotela zirkoa ikustera inguratzen den jende guztiari. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 137. orr.
Esan ohi zuen txokolatea bezalakoa dela bizitza: baduela alde bat garratza, eta baduela alde bat eztia. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.
"Ba al dakizue txokolatea afrodisiakoa dela?", bota du mutil batek. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.
Ontza bat txokolaterengatik sentitu litekeen inbidia. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 171. orr.
Egundoko arrautza bat, txokolatezko arrautza baten erabateko itxura zuena. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 120. orr.
Txokolatezko budinaren eguna. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 19. orr.
Sarreran Dursleytarrek txokolatezko izozki handiak erosi zizkieten Dudleyri eta Piersi. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 29. orr.
-Libra bat txokolatezko bonboi, mesedez-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 127. orr.
Gaztarik finena eta gailetak, txokolatezkoak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 145. orr.
Mendazko txokolate fin batzuk eskaintzen ari zenean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.
Estimatuko dizu berogarria, txokolate ona egiten duzulako lotu baitzuen gaixoa ohera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 255. orr.
Armairua zabaldu, txokolate beltza atera, eta bi pusketa kendu zizkion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.
60 emakume txokolate beltzarekin estali genituen eta 75 gizon txokolate zuriarekin. Berria - Kultura 2006-04-21
Amak txokolate beroa prestatu zigun, ogi xigortuarekin eta gurinarekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 97. orr.
Sukaldeko mahaiaren jiran eseri dira denak, erdian jarrita txokolate bero-beroa, ogi xigortu berria, galletak, bizkotxoak, marmelada eta gurina. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 144. orr.
Txokolate egina eta gailetak atera zizkidan, zer edo zer hartu nuen itsuskeria ez egiteagatik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 108. orr.
Txokolate egosiaren usaina leihoen azpiko burdinsareetatik gora igotzen zen, kiribilka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.
Esnea txokolate-hautsarekin, ogi xerrak gurina eta konfiturarekin eskaintzen zizkien. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 38. orr.
Gozokiz betetako kristalezko txokolate ontzi hautsez zikinduaren eta latoizko balantza pisuaren atzean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 178. orr.
Excella txokolate enpresa eskuratu zuen Zahorrek, Kanadako eta Erresuma Batuko merkatuetan sartzeko asmoz. Berria - Ekonomia 2004-07-29
Rachelen egoitza garbitzen zuen orduetan, Janinak beti ondotik zeukan txokolate ekoizleen alaba bihurria. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 97. orr.
Izozkiaren gainean txokolate-krema beroa zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 153. orr.
Zale amorratua naizen txokolate pastelak jarri nituen ur botilaren ondoan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 296. orr.
Goizean txokolate-ura ematen zioten, arratsaldean haragi egosia, eta gauean baratxuri-zopa nazkagarri bat. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.
Postrean kaputxina tarta txokolate saltsarekin. Berria - Euskal Herria 2004-10-29
Txokolate usaina zegoen airean. prest zegoen ahal zituen txokolate-barratxo guztiak erosteko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.
Zutitu, azken txokolate-zatia ahoratu eta Gryffindorreko dorrerantz abiatu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 199. orr.
Pomfrey andreak bat-batean txokolate-puska handi bat sartu zion Harryri ahora. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 316. orr.
Ogi puska bat eta txokolate ontza bat, hori izan zen bere askaria. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 104. orr.
Lupin maisua txokolate-tableta handi bat zatitzen ari zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 73. orr.
Batean freskagarriak zeuden salgai eta bestean jateko goxokiak, sandwichak eta txokolate tabletatxoak. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 161. orr.
Bere barnea burbuiletan lehertzen zen, soda bailitzan, marrubi, endalahar, txokolate, gerezi eta banilla zaporeko xarabe gozora isuria. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 475. orr.
Batean baratzuri-zopa prestatuko diagu ordu txikietan, bestean txokolate-jana. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 147. orr.
Haurrek gehien ikusten dituzten emakizunak txokolate, soda eta gozoki iragarkiak dira. Berria - Euskal Herria 2004-07-31
503 zenbakia zeukan ate txokolate-koloreko baten aurrean zegoela, traskoak etorri zitzaizkion gogora. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 128. orr.
Beltzaren eta haurraren aurrean txokolate katilu bana zegoen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 207. orr.
Ezpainetan marroi-txokolate kolorea jarri zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 99. orr.
Izen asko ditu: haxixa, maria, belarra, kostoa, txokolatea... Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 99. orr.
Gure droga txokolatea zuan, garai hartan mila pezeta balio zuten talegoak, xapal-xapalak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.
1980ko buelta horretan, berriz, haxixa sartu zen indarrez geure inguruan: txokolatea, kostoa, kaka. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.
txokolate bat (5); txokolate bero (4); txokolate beroa (18); txokolate beroa hartzera (4); txokolate koloreko (8); txokolate ontza (3); txokolate puska (4); txokolate tableta (4); txokolate zati (6); txokolate zati bat (4)
eman txokolatea (3); txokolatea hartzera (4); txokolatea jan (6)
txokolatezko igel bat (3); txokolatezko izozki (5); txokolatezko izozki bat (3)