Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hauteman (ETCn 7.390 agerraldi), hautematen 1 du ad zentzumenen bidez sumatu edo ezagutu. ik pertzibitu.

Oinka astunak hauteman zituen Graxik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.

Etxe zolan, urrunean itorik bezala, haur negarrak hauteman nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 18. orr.

Emazte karkara ahalkegabeak hautematen ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 79. orr.

Emazteak mutikoaren soan abisu antzeko zerbait hauteman zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.

Horra zer iragartzen zuen zuk biharamunean hauteman zenuen interes amoltsuago hark.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 350. orr.

-Ez zaitut hauteman ere sartzen...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 56. orr.

Errabiak gaina hartzen ziola hauteman zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 190. orr.

Leku huts bat hauteman zuen eserleku batean, eta han esertzera joan zen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 527. orr.

Hauteman dut soldaduak gauza guztiekin berdin jokatzen zuela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 100. orr.

Egungo egunean ihes egiten didazu gaiztakeria hautemana zeniokeen seduktore lanjeros bati bezala.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 231. orr.

Hitz bakar horretan hauteman du haren zalantza guztia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 27. orr.

Heriotzaren, hezetasunaren aurrerapenak hautematen zituen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 93. orr.

Bilakatu izanagatik ni zure urrikiaren denik eta ezgaiena, urrikiko nauzu hala ere, baldin zenbat sofritzen ari naizen hauteman ahal bazeneza.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 441. orr.

Hainbeste dira hautemandako errealitatetik ateratzeko dauden moduak!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 117. orr.

2 (testuinguru teknikoagoetan)

Drosofilan edo nematodoan, hauteman ez ezik, bakartu ere egin litezke geneak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 123. orr.

Kanpoko mundua, espezie bakoitzak hautematen duen moduan, bere sentsu-organoen araberakoa da, batetik, eta, bestetik, sentsu- eta mugimendu-gertakariak burmuinean integratzen diren moduaren araberakoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 178. orr.

Ez dago oso garbi objektuak nik neure sentimenekin hautematen ditudan moduan existitzen direnik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.

Esperientzia mota horietan, hautematen dugunari buruzko hautemate-judizioak egiten ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 117. orr.

Limoi beilegi bat hautematen dugula esaten dugunean, berez ez dugu horrelako hautematerik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.

Atributua deitzen dut, substantziaren zerizana osatzen duena, adimenak hala hautematen duena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 33. orr.

Giza entzumenak hauteman ditzakeen hotsak (definizioz, hots deitzen denak alegia).     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

Fisikoki gertatu arren, hautematen ez den hori fonetikaren laguntzaz aztertuko dugu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.

Zehaztu behar da, noski, hots esatean hautemandako hotsa esan nahi dela, alegia, fonema.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Irudikapena ikusle batek hauteman behar duen emaitza gisa ez baina, sortzaile batek egin behar duen prozesu bat bezala, lortu behar duen produkzio bat bezala, aztertuko dugu hemen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

Gehienean oso analogikoak diren irudiak ikusteko dugun ohitura ongi errotuak analogiaren fenomenoa gaizki hautematera eramaten gaitu askotan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldiz hauteman (3); bat hauteman (21); bat hauteman zuen (5); batean hauteman (4); batek hauteman (3); batzuk hauteman (5); birusa hauteman (8); birusa hauteman dute (4); dela hauteman (3); dugu hauteman (3); edo hauteman (3); ere hauteman (13); eta hauteman (5); ezin hauteman (4); haiek hauteman (3)

hauteman ahal (14); hauteman ahal izan (4); hauteman ahal izateko (3); hauteman behar (8); hauteman daiteke (6); hauteman daitekeen (4); hauteman daitezke (5); hauteman dezakezu (3); hauteman ditu (4); hauteman dituzte (5); hauteman du (6); hauteman duela (3); hauteman dut (7); hauteman dute (11); hauteman duzu (6); hauteman duzue (3); hauteman ere (3); hauteman eta (10); hauteman ez (11); hauteman ezin (9); hauteman gabe (4); hauteman nahi (3); hauteman nituen (6); hauteman nuen (12); hauteman zen (4); hauteman ziren (3); hauteman zituen (6); hauteman zituzten (7); hauteman zuen (21); hauteman zuten (10)

hura hauteman (3); kasu hauteman (5); nekez hauteman (3); soilik hauteman (3); zerbait hauteman (5); zuzenki hauteman (3)

azkar hautemateko eta (3); eta hautemateko (3); hautemateko beste (3); hautemateko eta (9); hautemateko zailtasuna (3); jainkoa hautemateko (3)

afekzioen ideiak hautematen (3); arabera hautematen (3); bat hautematen (7); bidez hautematen (3); du hautematen (5); ere hautematen (4); erraz hautematen (3); eta hautematen (3); ez du hautematen (3); gauzak hautematen (3)

hautematen ahal (6); hautematen da (15); hautematen den (4); hautematen dena (3); hautematen dira (7); hautematen diren (3); hautematen ditu (4); hautematen dituela (4); hautematen dituen (7); hautematen ditugun (3); hautematen du (6); hautematen duela (5); hautematen duen (13); hautematen duena (3); hautematen dugu (6); hautematen dugun (5); hautematen duguna (4); hautematen dute (3); hautematen dutela (4); hautematen ez (8); hautematen nituen (3); hautematen nuen (6); hautematen ziren (3); hautematen zuen (4)

hura hautematen (3); ideiak hautematen (3); izpirituak hautematen (3); osoan hautematen (3); zentzuek hautematen (3)

hautematerik ez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus