Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pertzibitu, pertzibi, pertzibitzen du ad zentzumenen bidez sumatu edo ezagutu. ik hauteman.

Esperimentuek egiaztatu duten zentzuzko beste ideia bat: forma pertzibitzeko denbora behar da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.

Horrela, garbi geratzen da, begien aurreko gauzak pertzibitu ere, analisi global baten arabera pertzibitzen ditugula, azken finean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 31. orr.

Berez hori duk... nondik hasten haizen, gero nola harritzen dituan entzuleak, nola pertzibitzen duan haien mundua, nola eragiten dioan haien munduari...  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.

Hurbiltasunaren legea: elkarrengandik hurbil dauden elementuak aiseago pertzibitzen dira forma bateratu baten osagarri gisa elkarrengandik urrutiago dauden elementuak baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.

Aski izan bedi esatea zelula multzo batzuk, hasi erretinatik eta kortexeraino, kolorea pertzibitzen espezializaturik daudela, eta horixe da, hain zuzen, gure ikusmen munduaren oinarri-oinarrizko dimentsioetako bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

Zenbat forma eduki dezake denborak, guk pertzibitzen dugunaz landa?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 32. orr.

Irudia gainazal plano bat bezala pertzibitzen delako pertzibi daiteke hobeto irudian irudikatzen den irudimenezko hirugarren dimentsioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 63. orr.

Badirudi, itxuraz, argitasunak duela hemen lehentasuna, kolorearen eta formaren beraren aurretik: argiari dagokion zerbait bezala pertzibitzen da, itxura denez, "lehendabizi" mugimendua, eta geroago atxikitzen zaio, nonbait, mugimendu hori forma bati eta, horrenbestez, gauza bati.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.

Horregatik esaten diogu, hain zuzen, pantaila-efektua, pertzibitzen ditugun gauzen desestaltze horri.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 164. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus