Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere adiera praktikoan askatasuna hautamenak sentimenaren eraginen beharpenetik duen beregaintasuna da. Hautamena eta ezagumena ez dautzala adimenean edo nahimenean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 200. orr.
Ezagumena eta hautamena ez direla gizakiaren potentziak, ahalmenak, gizakia bera baizik, maitari izanean. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 27. orr.
Giza hautamena, beraz, arbitrium sensitivum da, baina ez brutum, baizik eta liberum. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 200. orr.
Hautamen librea ezartzen askatasuna ezabatzen duen halabeharraren pean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 350. orr.
Guk gaitza egitea gure hautamen libretik zetorrela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 222. orr.
Letrazko bideetan ibili eta ase ditut nire arretak eta hautamen horri eskaini diodan astiak gero eta tarte gutxiago utzi dit beste zaletasunetarako. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.
Poemen hautamenak -eta hautatu ez diren poemei buruzko kontsiderazioak- bide ematen digute bi poeten arteko parekotasunak eta desberdintasunak arakatzeko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 123. orr.
Hautamenezko ahaidetasun bat dagoelako ilustratu zituen Agustin Ibarrolak, eta ez Oteizak edo Oteiza zale batek, Arestiren liburuak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 137. orr.
Ezpata eskubidea, ezpata hautamen-eskubidearen arabera erabiltzeko aukera izatea denez, hortik segitzen da erabilera zuzenari buruzko hautamen edo iritzia pertsona berari dagokiola. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 116. orr.
Hautamen librea ezartzen askatasuna ezabatzen duen halabeharraren pean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 350. orr.
Ez du "hautamen aske" delakotik ezer ere. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 115. orr.
Guk gaitza egitea gure hautamen libretik zetorrela. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 222. orr.
· Gauza kreatu guztientzako ezaxolak izan behar dugu, gure hautamenaren aukera libreari zilegi eta debekatua ez zaion guztian. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 47. orr.