Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Durero handiak, animaliak ere egiatasun osoz taxutzen zituenak, hautaketa bat gauzatu zuen Adan eta Eba margotzeko orduan, urte batzuen buruan klasizismoaren jarraitzaileek aurrera eramango zuten hautaketa idealizatzaile berbera. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.
Nago zailena hautaketa dela, hondar artean urrezko pipitak aurkitzea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 201. orr.
Hautaketa natural delakoaz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.
Ez da hautaketan kideen ahaidetasuna kontuan hartuko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 142. orr.
Nafarroako Kutxan berriz, hautaketa gehienak «politikoak» izan direla dio Aralarrek. Berria - Euskal Herria 2004-09-09
Abadesaren hautaketa eta zeregina. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1179. orr.
Informazioaren bilketa eta hautaketa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 356. orr.
Nazio Biltzarraren hautaketa, osaketa eta barne funtzionamendua arautu beharko litzateke. Berria - Euskal Herria 2004-03-17
Zer da zuzen galtzen duzuna?, hizkuntza bat?, lurralde baten jabetasuna?, historia baten norabidearen hautaketa? Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 132. orr.
Ez zaitu, dena dela, bere hautaketak larregi harritu. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 70. orr.
Nork bere irizpide eta hautaketa sistema pertsonalizatuak jarri behar ditu martxan. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 29. orr.
Behin-behineko asanblea eta honek izendatuko duen Gobernua zeharkako hautaketa prozesu baten ondorio izango dira. Berria - Mundua 2004-01-20
Arazorik ez Altsasuko pilota hautaketan. Berria - Kirola 2004-10-15
Erresuma Batuko agintariek enbrioi hautaketarako teknika erabiltzeko aukera zabaltzea erabaki dute. Berria - Gaiak 2004-07-22
Kultur aniztasuna, nola etnikoa, hala erlijiosoa edo sexu hautaketari dagokiona. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 102. orr.
Gure pertzepzioa etengabeko erakusgarri-hautaketa baten bidez gauzatzen da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.
EBBren barne hautaketa hilaren 31n amaituko dela nabarmendu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-01-13
Behar bada gizon hautaketan mutur finegia izan zen, eta arrain arrunta baztertu zuen, hobeago edo perfektuagoaren menturan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.
· Pilota hautaketa egunean «jokatzeko irrikitan» zegoela onartu zuen leitzarrak. Berria - Kirola 2004-04-09
Eta ematen du luze gabe hautaketa egin beharko dutela, batera edo bestera. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 140. orr.
Biharamunean, guardak hautaketa egiten hasi aitzin, banatu zieten ura bai eta ogi mutxitu pixka bat ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 248. orr.
Zuzendariak egingo du gero hautaketa, patronatuarekin batera. Berria - Kultura 2004-06-16
· Hautaketa Davantek berak egina du. Berria - Kultura 2004-03-10
Planifikaziorik gabeko hautaketa arbitrario samarra egiten dudala, liburu-dendan ikusmiraka ibili eta gero hau edo beste hartuaz. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 43. orr.
Haiek betetzen dituzten aulkiak nahiko ilun dauden araudi batzuk segituz betetzen dira, hautaketak egin ondoren. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 158. orr.
Komunistak dira hortaz nausitzen eta haiek dituzte gehienik presoen artean hautaketak egiten, urrikirik gabe, S.S.enak baino salbaiagoak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.
Horiek aukeratzeko prozesua ez da oraindik hasi, eta egun zehatzik ezarri ez den arren, udaberri alderako espero da hautaketak egitea. Berria - Euskal Herria 2004-02-01
hautaketa egin (7); hautaketa egokia (5); hautaketa lanak (3); hautaketa lanetan (8); hautaketa prozesua (4); hautaketa sistema (4); informazioaren hautaketa (3); pilota hautaketa (6); pilota hautaketan (8)