Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hautabide (ETCn 343 agerraldi) iz hautaketa bat gauzatzeko era edo bide bakoitza. ik aukerabide.

Eta biak gorde ezinean, bietatik bat galtzeko hautabidean, nork ez du nahiago ondasunak galdu ikusmena baino?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 330. orr.

Ikasleen hautabideen murrizketa salatu zuten, esaterako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-13

Alderdi islamiarrak eta hautabide demokratikoa herrialde arabiarretan.  Berria - Kultura   2004-06-09

Zeren jende gehienak ez baitzuen hautabide hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 119. orr.

Badira hautabide hutsezko monarkiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 160. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Jaunaren hautabide-eskubide hori desagertua zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 342. orr.

· Ameriketako konpainiak ez dute batzuetan sarrera erraza Europan, honek erakusten dien desberdintasunak direla eta, baina hemengoentzat hori arrakasta hautabide bat besterik ez da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 163. orr.

3 hautabidezko adlag ik hautapen 3.

Oinordetzazkoa zen, erregeak dinastia beraren barruan hautatzen zirelako, eta semeak zirelako oinordeko; hautabidezkoa zen, herriak egiten zuelako semeen arteko hauta.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 342. orr.

Hala, feudoak semeengana pasatu ziren, oinordekotza-eskubidez eta hautabidezko eskubidez, eta feudo bakoitza, koroa bezala, hautabidezko eta oinordetzazko izan zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 342. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus