Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aukerabide iz aukera; aukera bat gauzatzeko era edo bidea.
Bestalde, kristaua bi aukerabideren artean hautatu beharrean aurkitzen da, biak izanik larriki txundigarriak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 346. orr.
Hala ere, aukerabide bat duk, noski; eta azken beltzean, beste bat aipatzeko, jo hezake hemendik bost bat kilometrora dagoen hotelera. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.
Horren ildotik, iritzi zion bi alderdi horien aukerabide bakarra dela biak batera gobernatzea eta "elkarri laguntza ematea abertzaleak erakundeetatik kanporatzeko". Berria - Euskal Herria 2004-09-29