Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina hurrengoan harrikoa hire kontu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.
Juana harrikoa bukatu eta eskuak idortzen ari dela ikusi duenean Lainez zutitu egin da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 76. orr.
Harriko laburra amaiturik, mandarra kendu eta paretako gakotik zintzilika zuen nire aldera etorri aitzin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 394. orr.
Ez nuen etxe batean ohikoak diren soinuetatik batere entzuten: ez inor eskailerak jaisten, ez iturriko urarenik, ez inor erratza pasatzen, ez eztulik, ez ontzi garbiketarik harrikoan, ezer ez. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.
Eta harrikoan, Ane etorri zitzaion gomutara. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 33. orr.
Garbigailuan sartu nituen denak; gero konturatu nintzen nire kamixeta hartan ere bazela tantoren bat, eta eskuz eman nion pasada bat harrikoan, ri-rau. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 152. orr.
Eta atzean ama sentitzen zuen, sukaldean harrikoa egiten, plater, koilara, edalontzi eta labanen hotsa urarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 41. orr.
Familia osoari jaten eman eta harrikoa egin eta gero, amaren ordua izaten zen, eta etxeko aulki bat hartuta, atari aurrera ateratzen zen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 166. orr.
Ura berotzen jartzen dugu; Linek harrikoa egiten du; nik ontziak sikatzen ditut. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 80. orr.
Ontziak harraskan bildu eta harrikoa egiteari ekin zion berehala. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 32. orr.
Zertarako egin harrikoa zuk ezin hobeto garbitzen badituzu ontzi guztiak? Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 16. orr.
Ez dugu erosiko kristalak garbitzeko xaboia harrikoa egitekoaren ordez. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 139. orr.
Baldin eta etxean gurasoek erakusten ez badiote umeari paper bat erortzen denean jaso behar dela edo harrikoa denon artean egin behar dela. Berria - Harian 2005-12-04
Etxeko lanetan ez daukagu banaketa zehatzik, edozeinek egin dezake edozer: sukaldea, harrikoa, garbiketak... denetarik egiten dugu, batak zein besteak. Berria - Euskal Herria 2004-02-21
· Bazkalondoko harrikoa egin eta gero. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 221. orr.
Gauean pilatutako harrikoa egitea, sugainaren inguruan fosilizatutako koipea kentzea edo komunak goitik behera garbitzea. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 40. orr.
Han, ur ertzean harrikoa egiten ari ziren emakumeak ikusi zituen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 23. orr.
Harrikoa egiten ari ziren emakumeek lixibatxoa ibai ertzeko belar gainean ondo tolestuta utzi, eta atera behar izan zuten uretatik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 48. orr.
Beste esku batekin Imazekin itun neoestatutario baten ikurra astindu (Katalunian Masekin egin duen antzera), jeltzaleak ordainean, bere alderdian harrikoa egin beharko duelarik, urez eta harriz. Berria - Euskal Herria 2006-03-29
eta harrikoa (3); harrikoa egin (8); harrikoa egiten (22); harrikoa egiten ari (8); kapito harriko (4)