Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han bizi omen zen gizon harrigarri hura. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 134. orr.
Gau batean bere arimako gaixotasun harrigarri haren azalpena eman zidan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 222. orr.
Gutun harrigarria iruditu zitzaidan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.
Kannerren eta Aspergerren txostenek antz harrigarria zuten (izugarria, inoiz) alde askotatik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.
Eskuen eta zangoen indar harrigarriaz fidaturik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 361. orr.
Neure mendean gauza harrigarriak ikusten ohitua nago. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 101. orr.
Baina lehengo ipuin harrigarrietan ziren bakarrik holakoak gertatzen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 135. orr.
Harri horiz eraikia, antzinatasun kutsu harrigarria du. Txillardegi «Putzu», 1999 - 207. orr.
Tinpanoak egiten du mugimendua hots bihurtzeko metamorfosi harrigarri hori. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 224. orr.
Begira egoten zaizkit, ikusten naute, izakari harrigarri, sinestezinezko horiek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.
Mirari harrigarriaren bidez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 857. orr.
Edertasun harrigarri hark denen aurrean distiratzen zuela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.
Hain albiste harrigarriak zur eta lur utzi zituen denak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 253. orr.
Gauza zinez harrigarria jazo zen orduan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 405. orr.
Distira harrigarria zuen suzko gurdi bat sartu zen etxeko atetik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 759. orr.
Bai amaiera harrigarria, ezta? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 63. orr.
Giza garunaren berezitasun harrigarrienetako bat lobulu frontalen handitasuna da. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.
Bata bestearekin gurutzatuz, konplexutasun harrigarriko sare bat osatuz. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 97. orr.
Lagundu ziotenen beharrei era harrigarrian erantzuteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 786. orr.
Modu harrigarri eta txundigarrian jokatzeko gaitasuna. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.
Moilarainoko bidean ikusi zuen inork ez zuen ezer harrigarririk sumatu neskaren jarreran. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 161. orr.
-Harrigarria da gero, nola jabetzen diren konturik ezkutuenez... Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 252. orr.
Harrigarria zen ze gutxi zekiten. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 256. orr.
Ez da harrigarria garunaren garapenean halako diferentziazioa gertatzea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.
Giza miseria, ordea, harrigarria bada ere, hobeto ikusten da ika-mika txikietan, gatazka handietan baino. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 62. orr.
Egoera hau askorentzat oso harrigarria da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 358. orr.
Ez da noski harrigarria jendeak auzi hau ia-ia miragarritzat jotzea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.
Nola hortaratu den holako etxea, hori zinez harrigarri da! Herria 2002-09-19
Harrigarriak ziren Gregen indarra eta poza. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.
Istripu bat izan, eta, harrigarria bazen ere, ez zen batere oroitzen hartaz, auskalo zergatik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.
Harrigarria eta hunkigarria izan da Philippe Pozzo di Borgo kondearen kasua. Herria 2001-10-11
Izatekotan, Charlyren sumina zen harrigarria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.
Horrela nagoenean kosta egiten zait zer den normala eta zer den harrigarria bereizten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 15. orr.
Aurkakotasun hauek ez dira harrigarrienak, ezta sakonenak ere. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 123. orr.
Harrigarria izanagatik, eskularru-kaxan zegoen eta, are harrigarriagoa, bazebilen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.
Kolorearen teoria klasikoaren eta errealitatearen arteko elkar hartu ezina harrigarri zitzaion Goetheri. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.
Harrigarria zitzaion gizon bakar batek horrelako liburu andana idaztea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 60. orr.
Neroni ere harrigarri zitzaizkidan buru betidanik makets horretan aldian-aldian distiratzen ziren adimen-txinpartak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.
Autodidaktaren irakurgaiak harrigarriak zaizkit orain ere. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 67. orr.
Beraz, zer du gureak harrigarri? Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 93. orr.
Harrigarria benetan alemanez esatea alemanez ez dakizula. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1128. orr.
Harrigarria jarrera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 85. orr.
Harritzen hasita, bada beste kontu bat harrigarri askoa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 128. orr.
Istripu gehiago ez egotea harrigarri! Baina -harrigarria- destilatu gabeko vodka zakarraren usain ikaragarria zerion. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 44. orr.
Harrigarria, inoiz ez baitzuen bere jarioak famatu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.
Harrigarriena, hala ere, Canyon de Chellyn izan ginen arratsalde batean gertatu zen beharbada. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 227. orr.
Gauerako begi zoliak ditut orain, harrigarria ikusmena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 55. orr.
Hari, ordea, ez zitzaion batere harrigarria iruditu bere antzinako hutsegiteen biktima haren alaitasuna. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 50. orr.
Harrigarria ematen badu ere, gaiari buruz argitasunik eskain zezakeen daturik batere gabe igaro zen gorpuaren aurkikuntzaren ondorengo hirugarrengo astea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 133. orr.
Nahikoa zentzuzkoa zen dena, eta eskolan ez hain aspaldi ikasitakoarekin bat zetorren: soilik puntu bati iritzi nion harrigarri. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 210. orr.
Txukuntasun hura ikusi eta harrigarriago begitandu zitzaidan ohean ikusten zen ikusgarria. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 101. orr.
Harrigarria kausitu nuen la Grande Arche de la Défense. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 89. orr.
Gogoeta egiten nuen nire patuaren, adarrean hosto izatea egokitu zitzaigunon patu haren eta, oro har, giza patuaren harrigarriaz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.
Beldur zen beren sorterria utzi nahiko ote zuten, harrigarriak egiten hasia baitzen han Jauna anaien bitartez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 519. orr.
Jeneralaren alarguna harrigarri zalua zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 91. orr.
Loroak harrigarri agudo, inteligentzia jenial batekin, Krapotkin nire izen faltsua ikasi zuen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 135. orr.
Baina gure literatura harrigarri zentzuduna da. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.
Rufino harrigarri gogorra zan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 50. orr.
Egia esan, New Yorken Saint Patrick katedralean otoitzean ikusi zintudan eta harrigarria egin zitzaidan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 98. orr.
Harrigarria egingo zaizu, agian, baina ez zait batere gustatzen inoren bizitzan sartzea. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 148. orr.
Las Vegas bezalako hiri bat basamortu erdian topatzea harrigarria egin zaigu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 249. orr.
Harrigarri egin zitzaigun, oso, Virgilek mugimenduarekiko zuen sentiberatasuna. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.
Huskeriak besterik ez direnean ez zaizkigula gustu ezberdintasunak harrigarri egiten. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 49. orr.
Harrigarria egin zait belarraren indarra, hesiak, trafiko-ikurrak eta dena irentsi nahian. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 57. orr.
Erabat harrigarria gertatu zitzaidan albistea, ez bainuen inola ere espero Marcel Martin neskaren aita ez izatea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.
Ez zaio inori harrigarria gertatu behar gure garaiko profeta halako dohainez jantzia agertzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.
Bilboko kaleetan bueltaka, pentsatzekoa zenez, gauza asko gertatu zitzaion harrigarri Lauaxetari. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 24. orr.
Hitz apur horiek guztiz harrigarri gertatu zaizkit. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 375. orr.
Hau harrigarria gerta daiteke, baina datu ofizialak direnak dira, eta esaten dutena esaten dute. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.
Harrigarriko altxorra, historiaurreaz interesatzen denarentzat. Herria 2003-07-10
Hau izan da Logroñoko Adarragan jokatu den torneo haundiaren finala ederra, Titinek harrigarriko bururatze batekin amaitu duena. Herria 2003-10-02
Bainan hortaz ere hain xuxen egin ditu harrigarriko ateraldiak. Herria 2002-11-07
Harrigarrizko tema eta lehia batez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 89. orr.
Baina hain nekez osatutako paper-pilotxo haiek ikusi nituenean, harrigarrizko poxak bete ninduen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 157. orr.
Umore onez dago beti eta harrigarrizko adorea du gizonak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.
Honorine ia erori zen hankaz gora hitz harrigarrizko haiek entzunda. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 57. orr.
da harrigarri (10); egintza harrigarri (11); egintza harrigarri eta (5); egun harrigarri (4); ekintza harrigarri (4); era harrigarri (5); ere harrigarri (8); eta harrigarri (18); eta harrigarri bat (4); ez da harrigarri (9); gaitasun harrigarri (4); gauza harrigarri (29); gauza harrigarri bat (6); gauza harrigarri eta (4); gertakari harrigarri (4); gizon harrigarri (5); hain harrigarri (8)
harrigarri asko (6); harrigarri bat (81); harrigarri batean (6); harrigarri batek (5); harrigarri batekin (4); harrigarri baten (11); harrigarri batez (10); harrigarri batzuk (9); harrigarri batzuk ere (5); harrigarri bezain (5); harrigarri da (21); harrigarri egin (6); harrigarri egingo (6); harrigarri egiten (10); harrigarri ere (11); harrigarri eta (42); harrigarri gertatu (10); harrigarri gertatu zitzaion (5); harrigarri gertatzen (6); harrigarri guztiak (4); harrigarri haren (9); harrigarri hari (5); harrigarri hark (4); harrigarri hartan (7); harrigarri hau (11); harrigarri hori (19); harrigarri horiek (4); harrigarri horrek (7); harrigarri horren (5); harrigarri horri (4); harrigarri hura (23); harrigarri samarra (10); harrigarri samarra da (5); harrigarri zitzaidan (4); harrigarri zitzaion (4)
ipuin harrigarri (4); istorio harrigarri (5); istorio harrigarri bat (4); lan harrigarri (5); modu harrigarri (6); ondorio harrigarri (4); partida harrigarri (4); zinez harrigarri (4)
ahalmen harrigarria (7); al da harrigarria (7); aski harrigarria (11); aski harrigarria da (5); askitto harrigarria (4); bai harrigarria (12); baina harrigarria (6); bat harrigarria (8); batere harrigarria (7); benetan harrigarria (19); benetan harrigarria da (6); bezain harrigarria (5); bidaia harrigarria (5); da harrigarria (43); dela harrigarria (5); dohain harrigarria (5); egitea harrigarria (5); egitea harrigarria da (4); erabat harrigarria (4); ere harrigarria (16); eta harrigarria (59); eta harrigarria benetan (7); eta harrigarria da (13); eta harrigarria egin (4); ez da harrigarria (22); ez dela harrigarria (4); ez zen harrigarria (6); gaitasun harrigarria (4); gauza harrigarria (47); gauza harrigarria gertatu (4); gizon harrigarria (6); guztiz harrigarria (7); hain harrigarria (18)
harrigarria bada (47); harrigarria bada ere (47); harrigarria badirudi (17); harrigarria badirudi ere (17); harrigarria baita (8); harrigarria baldin (4); harrigarria bazen (7); harrigarria bazen ere (6); harrigarria benetan (22); harrigarria bere (4); harrigarria da (240); harrigarria da hori (4); harrigarria da ikustea (6); harrigarria da nola (11); harrigarria dela (12); harrigarria den (8); harrigarria dirudi (9); harrigarria dirudien (4); harrigarria dirudien arren (4); harrigarria du (6); harrigarria duk (16)
harrigarria egin (33); harrigarria egin zitzaidan (10); harrigarria egin zuen (4); harrigarria egiten (23); harrigarria egiten da (5); harrigarria egiten zait (5); harrigarria egiten zitzaidan (4); harrigarria eman (5); harrigarria erakutsi (10); harrigarria ere (15); harrigarria eta (35); harrigarria ez (4); harrigarria gerta (4); harrigarria gertatu (13); harrigarria gertatu zen (5); harrigarria gertatzen (14); harrigarria gertatzen da (4)
harrigarria iruditu (25); harrigarria iruditu zitzaidan (9); harrigarria irudituko (6); harrigarria iruditzen (21); harrigarria iruditzen zait (5); harrigarria iruditzen zitzaidan (4); harrigarria izan (46); harrigarria izan da (10); harrigarria izan zen (18); harrigarria izan zuen (4); harrigarria izango (8); harrigarria izaten (4); harrigarria litzateke (8); harrigarria zela (7); harrigarria zen (63); harrigarria zitzaion (6); harrigarria zuen (4)
hau harrigarria (5); hori bai harrigarria (4); ikuskizun harrigarria (5); ikustea harrigarria (4); indar harrigarria (4); india harrigarria (4); izana harrigarria (4); mirari harrigarria (4); nahiko harrigarria (8); ondorio harrigarria (4); oso harrigarria (21); oso harrigarria da (5); oso harrigarria egiten (4); partida harrigarria (4); zen harrigarria (13); zerbait harrigarria (10); zinez harrigarria (14)
are harrigarriago (9); harrigarriago eta (4)
are harrigarriagoa (18); are harrigarriagoa da (9); baino harrigarriagoa (6); eta harrigarriagoa (7); harrigarriagoa da (16); harrigarriagoa izan (5); harrigarriagoa izan zen (4)
aski harrigarriak (4); egintza harrigarriak (44); egintza harrigarriak egin (8); egintza harrigarriak eta (4); emaitza harrigarriak (5); eta egintza harrigarriak (19); eta harrigarriak (13); gauza harrigarriak (40); gauza harrigarriak egingo (6); gertaera harrigarriak (4); hain harrigarriak (5); haren egintza harrigarriak (5)
harrigarriak dira (20); harrigarriak diren (5); harrigarriak ditu (4); harrigarriak egin (18); harrigarriak eginez (4); harrigarriak egingo (8); harrigarriak egingo ditut (4); harrigarriak egiten (15); harrigarriak egiten ditu (4); harrigarriak ere (4); harrigarriak eta (13); harrigarriak izan (5); harrigarriak kontatzen (5); harrigarriak ziren (4)
istorio harrigarriak (4); mirari harrigarriak (4)
era harrigarrian (8); eta harrigarrian (5); modu harrigarrian (13)
egintza harrigarrien (4); eta egintza harrigarrien (4); harrigarrien bidez (5)
baina harrigarriena (6); da harrigarriena (7); eta harrigarriena (13); gauzarik harrigarriena (4); harrigarriena da (14); harrigarriena izan (4); harrigarriena zen (5); harrigarriena zera (6); harrigarriena zera da (5); zen harrigarriena (7)
gauza harrigarriengatik (7; harrigarrienetako bat (6)
eta harrigarriro (10); eta harrigarrizko (4); ezer harrigarririk (4); hain harrigarriro (8); harrigarriren bat (6); harrigarritzat jo (16); harrigarritzat jo zuen (4)