Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irudi latz haiek ekarri nituen berriro gogora, baina han, Municheko plaza hartan, harrigarriro urrunak iruditu zitzaizkidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 147. orr.
Harrigarriro astuna zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 267. orr.
Aldaka harrigarriro arinak iruditu zitzaizkidan, aldi berean sendoak halere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.
Harrigarriro, hots bakarra entzuten da. Berria - Kultura 2004-05-28
Lucy, harrigarriro, hitz egiten hasten da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 205. orr.
Eta harkaitza harrigarriro itxi da, eta Ali Baba beldurrak airean geratu da, inora joateko gai ez dela. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 96. orr.
Bi argimutil zituen pizturik, bata buruaren eta bestea oinen aldean, beren distiraz gela harrigarriro argitzen zutenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.
Undinak bezain erakargarri dira, pozoia bezain hilgarri, harrigarriro bitxi, asaldagarri, beldurgarri. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.
Eta harrigarriro hunkitua nengoela sentitu nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 337. orr.
Idi gurdiek harkaitzean landutako bide gogorretik heldu naiz hona, sakondura harrigarriro basati bateraino. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 156. orr.
Burua harrigarriro argi zuela, aurrera begiratu zuen: ia iritsi zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 214. orr.
Harrigarriro gogortuta ikusi nuen neure burua, Katedrala suntsitzeko erabaki hark elikatuta. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 113. orr.
Gero dena jazo da bizkor, ustekabean, eta harrigarriro samar ere bai. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 65. orr.