Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Munduko harrabots eta burrunba guzien gainetik. Herria 2003-12-25
Eta bakartasuna duzu berriz lagun, baina bakardade berri batekin topo egiten duzu: bertze gisa batekoa da isiltasuna, bertze gisakoak harrabotsak. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.
Eta umeen algarei usatua dagoena karranka metalikoen harrabotsari moldatu beharko zaio, eromenak behin-betiko harrapa eta eraman ez dezan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.
Gogoeta horietan ari naizelarik iduritzen zait harrabots batzuk hautemaiten ditudala urrunera. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 44. orr.
Isiltasuna... bakarrik giltzen harrabotsa zaintzaleen eskuetan, burdin hesiak zabaltzean. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 25. orr.
Partida zer izan den: zainen gainean jokatua, eta sobera harrabots, oihu eta musika, eta ez dutela beren hoberena erakutsi biek ere. Herria 2004-06-17
Harrabots egin gabe indarrean sartu da laikotasunaren legea. Berria - Euskal Herria 2004-09-03
Horien denen beharra badu pilotak, beste kirolek hainbeste harrabots egiten duten denboran. Herria 2004-07-01
Harrabots etengabe eta nahasia entzuten zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 357. orr.
Harrabots burrunbatsu bat aditu dut belarrietan, eta, hurrengo, ezertxo ere ez. Urruneko autoaren burrunba isilaren ordez, urruneko urratsen harrabots idorrak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 15. orr.
Orain isiltasun pisua, orain harrabots asaldagarria. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 14. orr.
Itsasoan ere bere harrotasunak, bere azal leuna inarrosten duten harrabots ozenek ere hondoraino hunkitzen dute bakartasun barearen sentsazioa. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.
Harrabots sor bat entzun zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.
Milaka oihu berezik osaturiko harrabots zorrotz batek iratzarri ninduenean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 102. orr.
Politika harrabots zantarra bilakatu da, mehatxu etengabea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 141. orr.
Motorren harrabots urruna. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.
Han jadanik bada mundu bat, harrabots ederrean. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 133. orr.
Halako burrunba bat heltzen zait beharrira, harrabots nahasketa bat, kanpoko harrabots batzuk. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.
Beste harrabots mota frango, mementoan ezin bereiziak, ezezagunak baina urrunak, biziki urrunak, denborarekin ezagutuko ditudanak. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.
Barneko hesia idekitzen du: kliska!, burdin harrabotsa. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.
Ate edo giltza edo urrats harrabotsei beha, beharriak xut, antena luzaturik, radarrak pizturik, erne. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 59. orr.
Ate gibelean giltza harrabotsak, burdin hesi bat zabaltzen balitz bezala. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 26. orr.
Eta gero eta hurbilago argi-pizgailu harrabotsak, tik, tik, tik. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.
Kamioi batzuen motorrak edo zirkulazione harrabotsak, baina urrunak. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.
eta harrabots (5); giltza harrabotsak (6); harrabots bat (3); harrabots batzuk (7); harrabots eta (3); harrabotsa entzun (3)