Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txorien arrabotsa egunsentian. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 270. orr.
Egunaz lo, gauaz besta, musikaren orde arrabotsa. Herria 2003-07-03
Itsasoaren arrabotsa arbuiatu zuena. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 223. orr.
Munduko berrien arrabotsa eztiturik zetorkidan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 78. orr.
Karlisten gerlako garrasiak eta armen arrabotsak ahantziak dituzke zubiak, eta hemen jadanik zabal eta nasai dagoen Arga ibaiak ere. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 49. orr.
Mendiek, arrabotsak zauriturik, ahotsak munduko izarretaraino berriraizten dituzte eta zaldunek ingurua hegatzen eta zelaia tanpez zeharkatzen dute, oldar bortitzean inarrosiz. zaldi ferratu batek bezainbat azantz edo arrabots egiten zuten Luzaideko karrikan ibiltzean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.
Plaza ondo horietako jendeak arranguratzen, ez dutela lorik egiten ahal, arrabotsaren gatik. Herria 2004-07-22
Auzokideek arrabotsak entzun zituzten etxean eta handik gutira tarrapataka ikusi zuten eskaileretan behera, "emaztea eta alaba hilak daude, poliziari dei egin iezaiozue" erranez. Berria - Euskal Herria 2004-02-17
Txikito Kanbokoa, nardatua, denak untsa zuzendu nahiz, haren boza ezin entzuna arrabotsaren eta oihuen artean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.
Garrasien arrabotsean murgildurik, hitz isilak eskaintzen dizkiot ene kaierari. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 96. orr.
Eliza osoa arrabotsez eta zalapartaz bete zen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 68. orr.
Egunak joan ziren, arrabotsik gabe. Txillardegi «Putzu», 1999 - 333. orr.
Orduan kultu publikoa debekatua zelakotz, kultoaren egiten hasi ziren, elgarren artean, lerroka, xut, arrabotsik eta harrokeriarik gabe. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 96. orr.
Denak hurbildu ziren arrabotsik egin gabe. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 153. orr.
Arrabots eta musikaz beharriak tutatuak. Herria 2005-06-09
Hamar egunez, segur eginen duela arrabots Korrikak, Euskal Herri guzian. Herria 2005-03-03
Ostatuko hozkailuak sobera arrabots egiten du gauaz, eta partiden ondotik haroa ezin ixildua dela, auzotarren defentsa elkartearen arabera. Herria 2003-06-05
Gero jokoak eta dantzak izan dira eta dena hautsia izan da bulta hori, euria eta ortzanz arrabotsekin. Herria 2003-06-05
Irulegiko Herriko Etxeak orduan Ddass egiturari eginarazten dion arrabotsaren neurtzeak erakustera emaiten du legeak baimentzen duen arrabots neurria ez dela gainditua, hots azantz hori ez laikeela kaltegarria auzoentzat. Herria 2005-06-30
Irulegiko Herriko Etxeak orduan Ddass egiturari eginarazten dion arrabotsaren neurtzeak erakustera emaiten du legeak baimentzen duen arrabots neurria ez dela gainditua, hots azantz hori ez laikeela kaltegarria auzoentzat. Herria 2005-06-30
Mahasti eta sagardoien erditik heltzen gira Santiagorat: mugimendu eta arrabots handiko hiri nagusia, San Cristóbal eta Santa Lucía mendixken gainetik agertu zauku hiri zabala, lanoxka kutsatu baten artetik. Herria 2005-06-02
Holaxet du ereman Kaietek bere mundu huntako bizia arrabots handirik egin gabe. Herria 2003-10-23
Mahai batean morroskote batzuk ari ziren arrabots handiz jan eta edaten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 109. orr.
Haurra eta bere ninia urrunarazteko, gidariak bere autoko akzelarazio pedala zapatu zuen arrabots mehatxagarri baten egiteko gisan. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 163. orr.
Bat-batean gaua husten da, ez jakinean hainbeste arrabots bereziz betea baita gaua, doi-doia entzuten direnak, baina gauari bere bizia emaiten dutenak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.
Laminak iduri konkorturik hatsa penatua lerro lerro baginoatzin; bat batean sumatu ginuen arrabots bitxi bat hats luze bat iduri. Herria 2004-02-05
Hasi zen heieri harrika eta ohartu zen, harria bota bezain laster uso pila osoa arrabots ilun batekin, lurreraino apaltzen zela. Herria 2004-02-05
Ez dakit denen gustukoa izan den, loa ohean hautsi digun arrabots samina! ageri publizitatea eta dirua hor direla, egun aldiz bortuaren ixiltasuna, bakezko giro bat, bakarrik behien joare-pulunpen arrabots aspergarri bezen ederrak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 138. orr.
Goizero, zarata arraro batek iratzartzen ninduen, erdi industria erdi musikazko zarata batek, zer ote zen ezin igarrizko arrabots ez ozen baina bai setati batek: kilkerrena bezalatsukoa zen, metalikoa, monotonoa, eta mekanikoa behar zuen, inondik ere, baina nik antzematen ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.
arrabots gaitza (3); arrabots gehiago (3); arrabots handirik egin (4); arrabots haundirik gabe (4); arrabots sobera (3); sobera arrabots (4)