Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero eta jasangaitzago egiten zaizkit gazte jende horiek, beren tonua, beren hantustea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.
Antzerkigile gipuzkoarrak euskararen mundura ekarri ditu zazpi bekatu nagusiak amorrua, lizunkeria, zuhurkeria, bekaizkeria, nagikeria, hantustea eta tripazainkeria. Berria - Kultura 2004-12-17
Zinema hantusterik gabea. Berria - Kultura 2004-08-07
Hantustea da, gizakiak bere burua zuzen den baino gehiago balioestetik sortzen den Poztasuna. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 479. orr.
Hantustezko plantak eginez. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 21. orr.
Gurrea, nire manupera ikastun ibilitako ergel hantuste bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.
Haren irribarre hantustea nire jakin-ezaz trufatu zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.
Helburu hantuste samarra iruditzen zitzaion hori Olatzi. bere jakituriaren gailurretik Mathilderen uste eta heziketa-hutsuneak zirikatzeko modu hantustea. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 88. orr.
Etxe multzo hantuste honi "hiri" erraten diozue harro-harro, baina nik bezain ongi dakik herri puta bat baizik ez dela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.
Hantuste aurpegieraz begiratu zidan, "Alferrik zaude zain", esan nahiko balit bezala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.
Hiriak betidanik izan duen hantuste famaz. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 39. orr.
Monikari hantustekoa iruditu zitzaion imintzioa. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 139. orr.
Kunderarengan hain ohikoa den modu serio eta hantusteko samar horretan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 82. orr.