Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Monarka lotsagabe bat handikeriaren gailurretik urkabearen oinetara eramateko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 220. orr.
Ongintza harrokeriaren bizioa da, arimaren benetako bertutea bainoago; handikeriagatik laguntzen da hurkoa, eta sekula ez ekintza on bat egiteagatik bakarrik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 105. orr.
South Kensington Londreseko auzo frantsesa zela esan zuen; Chelsea-ren handikeriarik gabea eta merkeagoa, lasaia eta bohemio samarra. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 131. orr.
Munduko dirudunen bizi moduak handikeria baizik ez zuen erakusten. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 115. orr.
Ez zen handikeriarik haren hitzetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 367. orr.
Ustez handikeriaren bat kontatuko zuela, eta barre egiteko prestatu ziren denak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 35. orr.
Aho-handikeriarik gabe aitortzen du ondarrean Turowicz kasetari zintzoak, ez direla Poloniaren urte latz horietan hoben guziak besteren gain eman behar. Herria 2002-08-08
Mundu honetako handikeria hutsaletan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 208. orr.
Munduko handikeriak erabat arbuiatu zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 762. orr.
Handikeriazko amets hantuetan galdurik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 388. orr.
Xahatoeneko obrak aintzina doatzi, heldu den ekaineko nahi bailuke Ducasse-k Ostape deitu handikeriazko hoteleria ideki, 41 hektaretako eremu hortan. Herria 2003-11-20