Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lupe haurdun dago eta jada hasia zaio nabaritzen handitua. Ahozabalik geratu da: larrugorrian nago bere aurrean! barregura puxkat eman dit jarri duen inozo aurpegiak, baina haren kirol-praken azpian antzematen den handituak ondo goazela adierazten dit. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 147. orr.
Hirugarren egunerako kopeta osoa handituz beteta genuen denok, ate hartatik igarotzean, apalegia baitzen, goia joz eta joz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.
Gaixotasun [...] horrek handitu marroixka eskergak eta azal zati puztuak eragin ditzake. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.
Baina etxolek ezin babestu gaueko eltxoetatik, eta larruazala pikortez eta handituez estalita esnatzen ziren goizean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 132. orr.
Legendunak garbi gelditzen dira, hidropikoek handitua galtzen dute. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.