Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bat-batean handitsu bat sortu eta hazi balitzait bezala, korapilo baten herstura sentitu nuen erraietan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.
Eta erraietan nuen handitsua errotik atera nuela iduritu zitzaidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 452. orr.
Zauritu eta berehala, handitsu bat eta sukarra izan zituen Gagek lobulu frontaletan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.
Ipar edo iparrekialdetik jotzen duen haize latza,sukarra eta erreuma-handitsuak berekin ekarri ohi dituena. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 138. orr.
Ile beltz luze ederra, ikatz puxka parea ziren begiak, ezpain handitsu baina ez larregizkoak, dena berdina. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 69. orr.
Eta zein intonazio handitsu eta eztiz melatua erabiltzen zuen ideiarik txikiena adierazteko ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.