Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Oso ondo, Eugenio, erantzi prakak eta galtzontzilloak. ETC-literatura, saiakera Ezpainak arrainak bezala, Karlos Gorrindo, Erein, 2015
Bizpahiru alditan, galtzontzillotan ikusi nuen neure burua dendatik kanpo, erdi lo, hura guztia zer demontre zen itaunka. ETC-literatura, saiakera Espedizioa: mendi ororen pisua, Juanra Madariaga, Txalaparta, 2015
Txirriken bidez mugitzen dituzte sokak, eta mutilaren galtzontzilloak neskaren kuleroen parean geratzen dira. ETC-literatura, saiakera Gizajoen katalogoa, Joxean Agirre, Elkar, 2016
Josebak Iratik baino lehenago lortu zuen nikia, galtzak eta galtzontzilloak eranztea, eta ohe ondoko gau-mahaitxoko kajoitik kondoi bat hartu zuen. ETC-literatura, saiakera Airearen isla, Mikel Hernandez Abaitua, Elkar, 2016
Aitak -durduzaturik eta galtzontzillotan- eta anaiarrebek eginahalak egin zituzten ulertzeko zein ote zen nire erruz beren gain hartu behar zuten fardel hori, eta ama lasaitzen saiatu ziren, baina alferrik. ETC-literatura, saiakera Ihesi doana eta gelditzen dena, Elena Ferrante (Miren Iriarte), Igela, 2016
Eta hori ez zen okerrena: konturatu zen amets egin bitartean hazia isuri zuela, eta arropa kendu gabe zegoenez, galtzontzilloetan ontzi bat esne trinkotu bota izan baliote bezala sentitzen zuen hankartea. ETC-literatura, saiakera Herioren mandataria, Joseba Lozano, Erein, 2016
[...] etxean nire ondoan ikusteak gizon kankailu motel hura, keinurik txikiena eginez gero obeditzeko prest zegoena beti, eta abaildua halere, beti esanekoa salbu eta arau funtsezko batzuk errespetatu behar zirenean, hala nola komuneko tapa altxatzea pixa egin baino lehen, bainuontzia garbi uztea edo galtzerdi eta galtzontzillo zikinak lurrean andalapuntaka botata ez izatea. ETC-literatura, saiakera Ume galduaren historia, Elena Ferrante (Fernando Rey), Igela, 2016
Pixontzi zahar bat, hainbat botila huts, erabilitako bizpahiru galtzerdi eta galtzontzillo zikin, mukiz eta haziz lohitutako kleenex lehor zenbait, eta, bestelako objektu txiki batzuen artean, hauts, tabako xehe, ogi-birrin, eta pubis-ile geruza gotor baten azpian, hantxe azaldu zen, azkenean, zorioneko gure/zure koadernoa. ETC-literatura, saiakera Hauts haietatik, Unai Villena, Elkar, 2016
Ni galtzontzillo kakaztuak garbitzen, urde halakoa, eta bera hari etxebizitza txukuntzen. ETC-literatura, saiakera Azken patriarka, Najat El Hachmi (Jexuxmari Zalakain), Txalaparta, 2016