Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arestiko galtza kirastuen ordez, galtzontzilo luze batzuk jantzi nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.
Prakak eta galtzontzilo urdin argiak erantzi nizkion hantxe. Aitor Arana «Onan», 2000 - 22. orr.
Fresko... horixe! kaltzontzillo luzeak ibili behar... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 111. orr.
Galtzontziloen oihal finaren atzean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 32. orr.
Galtzontzilotan irten zaitezke oholtzara. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.
Irudi erridikulu samarra zeukan, han gela erdian zutik kieto, kantzontzilotan eta kamiseta erdi jantzita. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 136. orr.
Aski barregarria sentitzen nintzen Edurneren aitzinean galtzontzilo hutsetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 319. orr.
Gizon errespetagarriak galtzontzilo hutsetan dagoela ere jarrai zezakek errespetagarria izaten. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.
Xaharra eskaileretara atera zen laster, atorra eta kaltzontzilo hutsean, aztoraturik. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 48. orr.
Karrajoan zeuden laurak, galtzontzilo hutsik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 263. orr.
Galtzontziloen zirrikituan labaindu zuen eskua, eta zakila igurtzi zidan behatzekin. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 35. orr.
Agerikoa zen galtzontzilopean biok zakila gogorturik geneukala. Aitor Arana «Onan», 2000 - 90. orr.
Monjaburuak agindu zuen ezetz, pikondoak kendu beharrik ez zegoela, baina pikoei banan bana gantzontziloak janzteko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 86. orr.
· Baimena eskatu gabe, galtzontzilotik tiratu zuen, beheiti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.
· Galtzontzilo pare guztiak jarri zituen [ordenagailuaren] botoien gainean, kotoizko galtzontziloak, botoiak babesteko. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 10. orr.
eta galtzontzilo (6); eta galtzontziloak (13); galtzontzilo hutsean (6); galtzontzilo hutsetan (8); galtzontzilo hutsik (3); galtzontziloak erantzi (7); galtzontziloak ere (4); galtzontziloak eta (3); galtzontziloak jantzita (3); galtzontziloak kendu (3); galtzontzilorik gabe (3)