Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gutxiesgarri 1 izond gutxiesten duena. ik gutxiesle.
Nik ere ez ditut gustuko zentzu gutxiesgarrian erabiltzen diren hitzak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 100. orr.
Imintzio gutxiesgarri batek apainduta. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.
Minimalismoa ez omen zuen gogoko, eta hitza bera ere gutxiesgarria-edo iruditzen zitzaion. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.
2 baztergarria.
Gizateriaren existentzia, eta ez hain neurri gutxiesgarrian izan ere, lehengaien arazo bat dela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 159. orr.
Baina Lehendakariaren Plana bozkatuko den erreferendumean parte hartzeko eskubidea dugun euskaldunen kopurua ez da ez batere gutxiesgarria. Berria - Euskal Herria 2004-12-30