Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zuen erraz ulertzen txofer ahozabalaren ohar-sail gutxieslea. "Pff” gutiesle horrekin ongi ulertarazi dio. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.
Aztertu egin beharko litzateke diktaduraren eragina euskararen galeran, eta bai halaber [...] herritar ez euskaldunei ematen omen zaien tratu gutxieslearen egiazkotasuna. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 101. orr.
Zentzu mendragarri, gutxiesle edo indargarri batean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.
Aski da irratietako hitz-aspertuak entzutea edota egunkariak irakurtzea, euskaldunei buruzko Ipuin Orokor gutxieslearekin egokitzeko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 75. orr.
Bazen Rizerio izeneko anaia bat, jatorriz noblea eta bizieraz nobleagoa, Jainkoaren maitalea eta bere buruaren gutxiesle zena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 213. orr.