Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gutarte
1 gutartean gure artean.

Eliza dorrearen azpian alha ziren errepublikazaleen eta erregezaleen arteko liskarren oihartzunak, edo gutartean zebiltzan frantseszaleen eta euskaltzaleen eztabaidak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 20. orr.

Hor daude beraz lehian, gutartean, giza eskubideak eta herri eskubideak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 140. orr.

2 gutarteko izlag gure arteko. ik gutariko.

Gutarteko batailetan sortu zauriak sendatzen dira denborarekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 97. orr.

Nire emaztearekikoak gutarteko adiskidetasuna urratzera etorriko ez zirela segurtatuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.

Otoitz bat gutarteko hurrengo hilarentzat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 142. orr.

Zuria eta beltza, eguna eta gaua, ura eta ardoa... bi horien arteko kontrakotasun kasik erabatekoak [...] malgutasuna eta bizitasuna eransten zizkioten gutartekoari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.

3 gutartera gure artera.

Giro iluna izana gatik, ez gituela ahanzten, nahi zuen etorkizunari fidel dagola, eta gutartera berriz etorriko dela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.

Gutartera itzuli eta "Agentzia" paratzea horren guztiaren ondorio zuzena baizik ez zen izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus