Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horra gizakia gutariko bat bihurtua, ongiaren eta gaizkiaren ezagutzan aditua. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 22. orr.
Gutariko inork ez dizu ukatuko hilobia zeure hilarentzat. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 60. orr.
Gutariko gehienok, azken finean, ez baikinen denbora-pasako bidaiari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 44. orr.
Gutariko zenbait burugabek ilargiari aurpegia emanez lo egin zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.
Gutariko asko ondo bizi gara, seguru samarra den sistema batean. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 219. orr.
Eta gainera ihesgin bakoitzeko gutariko hamar fusilatzen zitiztean denon aitzinean, zentzagarri... Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 83. orr.
Geneen konbinatoria infinitu horrek bilakatzen du gutariko bakoitza munduan bakarra. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 138. orr.
Memoria pixka bat eta amnesia dosi handitan: horra gutariko bakoitzaren historia. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 120. orr.
Lege horrek gutariko bakoitzaren eskubideak urratzen ditu. Berria - Euskal Herria 2004-05-29
Gutariko bat zara ala izaki ulergaitz eta doilorra? Berria - Mundua 2004-11-03
Ez zakiagu gutarikoa den ala ingelesa. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 197. orr.
Gutarikoa zen, baina bera zen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 19. orr.