Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gurutzatze (orobat kurutzatze g.er.) 1 iz gurutze jartzea; trukatzea. ik gurutzaketa; gurutzamendu.

Gauzen eta hitzen arteko gurutzatze huts eta soila.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 59. orr.

Alabaina, ez dadila inor liluratu gurutzatze honekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 12. orr.

Belaunaldien gurutzatze bat.  Herria   2003-07-03

Euskalki bakoitzak egin baitu bere ohantzea mendiz inguraturik zegoen lurralde batean, kurutzatze gutirekin auzo ibarrekin, ez baitzen oraingo errextasunik kurritzeko harat eta hunat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 82. orr.

Iduri du orain elgarren arteko kurutzatze edo trukaketa horiek naturalkiago egiten direla bi eskola hauien artean.  Herria   2003-05-29

Biziak eta heriotzak gauak eta egunak ere ez daukaten etengabeko gurutzatze bat daukate elkarrekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 141. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Interpositibotasunen nahasketa da, non mugak eta gurutzatze-puntuak ezin diren bat-batean finkatu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.

Soniarekin solasean ari zela izandako begirada gurutzatze bat izan zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gurutzatze bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus