Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gurutzaketa 1 iz gurutzatzea.

Ez dute elkarren bizimoduen gurutzaketa horren berri izan, ezta izango ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 114. orr.

Hizkuntza ezberdinen zehaztugabeko gurutzaketa batean. Ildo horretarik nolabait gurutzaketa ez nuela hain urrun nabaritzen nuen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 30. orr.

Ekoizpenaren teoria orokor baten eta enuntziatuaren azterketa generatiboaren arteko gurutzaketa gunea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 235. orr.

Gizon-emakume zoragarriak benetan, beltzen eta espainiarren arteko gurutzaketa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.

Anai-arreben arteko edo gurasoen eta seme-alaben arteko gurutzaketak saihesteko, ez baitira egoki giza espeziean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.

Naturalista batek bi landareren gurutzaketa lekusakeen bezala.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.

Karaktere batzuen aldea duten organismoen arteko gurutzaketaz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

Ezagutzen du makinistak jagolebako gurutzaketa hau.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 158. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Marcos Komandante-ordearekin eduki duten gutun gurutzaketa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko gurutzaketa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus