Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gurpildun izond gurpila duena; gurpilak dituena.

Gizona maleta gurpildunari tiraka, emakumea inguru ezezagunari begira.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 139. orr.

Aitaren gudalagunak ditut gogoan, Divisióneko kideak, aulki gurpildunetan neska gazteak gozaraziz. ik gurpil 7.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 39. orr.

Ikusiz eserleku gurpildunak, elbarrituak eta alargunak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 205. orr.

Patin gurpildunetan inguratu zen neska batek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.

Zangorik gabeko elbarri bat mugitzen zen ohol gurpildun baten gainean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.

Bazter batean zegoen, ohe gurpildun batean etzanda.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 157. orr.

Aulki bat baztertu eta nire traste gurpilduna taularen parean jarri nuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 34. orr.

Ariete gurpilduna ere erabiltzen zuen, eta idatzita utzi zituen horri buruzko kalkuluak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus