Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gurpiletako izpiak elkarrekin nahasten dira biribilki oroberdin batean. ik beherago 12. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 359. orr.
Gurpil-begiko euskarria askatu eta gero, bizikletaren aurreko gurpila bere urkilatik atera eta etxera eraman zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 232. orr.
Gurpilak uztai berria zeukan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 317. orr.
Inguru-uztai goriak jartzen zizkieten orgen gurpilei. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.
Bagoien gurpil txikien txilioa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.
Bi gurpileko gurdi txiki luze batzuen aurrean gelditu zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.
Kamioi altu bat zen, sei gurpilekoa. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 96. orr.
Makina horiek, gainera, behar izanez gero, zortzi gurpilen gainean ibil daitezke. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5170. orr.
Lau gurpiletako trakzioari esker. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 282. orr.
Trakzio-kateek gurpil koskadunak hartu eta karranka egiten zuten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.
Gurpilek kirrinka egiten zuten, bideko hartxintxarrak birrinduz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.
Norbaiten autoaren gurpilak zulaturik agertzen baziren. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 313. orr.
Aulkiko gurpilei eragin nien, Angelaren hanka luzeen ibilera arinarekin lehian. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 73. orr.
Sojournerren zalgurdi gurpil-handia. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 236. orr.
Sloane Square geltokian hil zen, bere burua metroko gurpiletara botata. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 15. orr.
Beste soka bat garabiko gurpilaren bigarren ildoan sarturik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 58. orr.
Ilearen ertz bat erlojuaren gurpilean kateatuta geratu zitzaion. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 64. orr.
[Erloju mekaniko batean] pieza eta gurpil bakoitzaren funtzioa ezagutzeko desmontatu egin behar dela. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 45. orr.
Gurpil, palanka eta malgukien konbinazio injeniotsuak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 40. orr.
Tramankulu haiek guztiek, beren gurpil eta biraderekin, [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.
Egundoko makinaren baten ametsa gogora etorri zitzaion berriz ere, haren gurpilak, burdinagak, balantzinak ikusi uste zituen galdararen azpian, ikatz gorien purpura lausoak argiturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.
Errota mugitzen zuen gurpilaren paletan trabatu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 849. orr.
Ur errotaren gurpilak bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.
Ibaiak gurpilak eta pegarrak birarazten dituen bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 337. orr.
Steam-boataren gurpil indartsuek bere pala artikulatuez ura astintzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 104. orr.
Gurpil-baporearen asmakuntzan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 435. orr.
Mastak etzanak, lemako gurpilik ez... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 219. orr.
Orduan ez zen oraindik ikusten eguzkiaren gurpil argitsurik hegan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 333. orr.
Irratiaren gurpilari itzulia eman eta airean isiltasuna zabaldu zen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 100. orr.
Han ibiliko baitziren bere adiskideak neskekin Gurpil Eroan bunbuluka edo Mamuaren Trenean ziztu bizian eskeletoen tunelera sartzen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 204. orr.
Gurpilekiko maleta kokatzen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 51. orr.
Egunen gurpil hartan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.
Egunez egun, sasoien gurpilean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 5. orr.
Leihotik aldendu eta telebista piztu nuen, arreta pantailan jarri eta nire pentsamenduen gurpila gelditzeko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.
Ez baitaki hainbat gai desatsegin baztertu eta bizitzaren gurpil gozoari lotuta ibiltzen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 54. orr.
Halaxe bizi nintzen: asterik aste, bizikletarenak edo trenarenak baino polikiago jiratzen zen gurpil batean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.
Alderantzizko logika baten gurpilak ibilarazten duela jokabide hori. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.
Enperadorearen etxe pertsonala gobernu inperialaren gurpilaren ardatza zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.
Nire lantokia iraultza teknologikoaren gurpilari uztartu zitzaionetik honat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.
Auzoko beste bat, Velosolex erdi bizikletarekin, gurpil-uztaiak lurra ia ukituan zeramatzala, hain baitzen handi eta gizena... Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.
Koadroa pintatu, gurpil-zorro eta estalki berriak ipini, eta orobat galgak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.
Autoen gurpil azalekin abarkak egiten hasi zen. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 28. orr.
Azpilgo zabortegietako batean gurpil-gomak erretzen ari dira. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 117. orr.
Kanoak behar zuen tarte zehatz hura mantentzeko, gurpil-gomazko defentsak sobera behartu gabe. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.
Gurpil abatzen motelgailuak lastoz bete zituzten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.
Ez gurpil arrasto sakonak, ez basatzak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.
Zalgurdi baten gurpil-hotsa entzun zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.
Ekitaldi bakarrean funtsezkoena erakutsi zidan, lantegia zen antzezlekua maneiatzen zuten gurpil-bide gordeak, eta pertsonaia nagusien paperak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.
Gurpil-patinetan ibiltzen nintzen haren aurrean. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 73. orr.
Kale izkinan katu hil bat zegoelako, kamioi gurpilen batek jo eta bertan zapaldua. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 237. orr.
Goi-goian bezalaxe gindoazen, lasai samar eta lurreratze-gurpilik gabe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.
Eta ur-gurpileko txirriken zarata. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 146. orr.
Giza-gurpilera heldurik, aldean eraman ohi zuen arma kendu eta kapatazari eman zion. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 216. orr.
Bidelapurrei, beso-hankak hautsi ondoren, gurpila ematen zitzaien; plazako habe bati loturiko gurdi-gurpil baten gainean ezartzen zituzten eta hiltzen uzten, heriotza luzera kondenatuz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.
Tortura tresna mehatxagarria begitandu zitzaidan, une batetik bestera jiraka hasiko zen Erdi Aroko gurpil hezur-birrintzailea. Merkatari hugonote hau gurpilean hil zuten bere semea erailtzearen akusaziopean, inolako froga sinesgarririk gabe. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.
Demagun bi nazio daudela; batean, delituen mailako zigorrik handiena betiko esklabotza da; bestean, gurpila. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.
Irizpide honi jarraituz kondenatu zuten Juan Calas gurpilera. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Gauza jakina baita, ehundaka oinaze-urte basatiren ondoren, gurpilak lehenago espetxeak adina izutzen duela. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.
Alfer-gurpil behin eta berrirokoan itzulika gabiltza. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.
Gurpil-aulkian eserita geldi zegoela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.
Gurpil-aulkian atera dute ospitaletik, ez baitu aski indar bildu oraindik. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 48. orr.
Gurpil-aulkitik lurrera jaitsi eta xake liburua zabaldu nuen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 19. orr.
Gurpil-aulkian zebilen haur isil begi-zabal hari. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 32. orr.
Gurpil-aulkiko bizkarraldeak. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 60. orr.
Gurpil-aulkiaren ardatzena. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 11. orr.
Gurpilaulki tolestua nasatik kubertara altxatzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 157. orr.
Edwin ontzi gainetik gurpilaulki ergonomikoan dabilela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 163. orr.
Alferrik egin omen nuen korrika emakumearen bila, nik neuk martxan jarria nuen heriotzaren gurpil eroa geratu nahirik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.
Denborari erronka jotzea ez da ohikoa negozio honetan, emaitzen uholdeak gainezka egiten baitu zaleen pazientzia, eta gurpil eroan murgiltzen dira kirol proiektuak. Berria - Kirola 2006-01-14
Lehiakorra izateko merkatura inolako neurririk gabe jotzea izan da futbolaren bekatu nagusia, eta emaitzek agintzen dutenez, galtzaileak salerosketen gurpil eroan sartu dira. Berria - Harian 2005-12-14
Coney Hondartzaz gogoratzen zen, han ibiliko baitziren bere adiskideak neskekin Gurpil Eroan bunbuluka edo Mamuaren Trenean ziztu bizian eskeletoen tunelera sartzen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 204. orr.
Zalgurdien gurpil-izpietan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 354. orr.
Itzainaren aginduetara egurrezko gurpil izpiak makal asko birarazten zituzten idien atzean Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 301. orr.
Gurpil zoroa dun, komprimatuak hartzen ez baditut memoria galtzen dinat, eta memoria galtzen badut hartu behar ditudala ahazten zaidan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 205. orr.
Beraz, "analitikotasuna", "esanahia" eta "definizioa" gurpil zoro batean nahasita dauden kontzeptu ilunak dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.
Gurpil zoro batean preso gaude. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 263. orr.
Saminezko eta erresuminezko gurpil zoro bat izan zen hura dena. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 169. orr.
Gurpil zoro batean gertatu nahi ez badugu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 295. orr.
Ragnar Nurkse-k [...] deskribatu zuen pobretasunaren gurpil zoroa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.
Bortizkeriaren gurpil zoroa geldiarazteko. Berria - Mundua 2004-03-18
Askatasun sintaktikoaren gurpil zoroan gero eta barrenduago. «Kuskue tanden», 2004 - 184. orr.
Elikadura munduan ere gurpil zoroan biraka gabiltza: gehien kontsumitzen diren produktuak dira, azkenean, gehien gustatzen zaizkigunak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 100. orr.
Zenbait doktorek eta nazio batzuek ez dute hiru aldiz baino onartzen gurpilzoro gaizto hau. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.
Jazarpen eta umiliazio gertakari berdintsuak errepikatzen dira soin eta gogo berrietan, labirintotik irten ezinean dabilen gurpil zoroa balitz bezala denbora. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 192. orr.
Amerikar gizartea bihurtu den sorgin-gurpila ezin hobeto azaltzen zuen imajina zela pentsatu genuen Jackek eta biok. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 40. orr.
Dena aurrera egitea duk, eta zenbat eta handiago hobe beti, dirua etengabe mugitzeko sorgin-gurpil zoro zentzugabe batean. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 106. orr.
baten gurpil (3); bi gurpil (6); da gurpil (3); den gurpil (3); eta gurpil (22); gurpil aulki (9); gurpil aulki batean (4); gurpil aulkia (6); gurpil aulkian (21); gurpil aulkiaren (4); gurpil aulkiari (4); gurpil aulkietan (3); gurpil bat (24); gurpil baten (13); gurpil baten gainean (3); gurpil eroan (3); gurpil eta (4); gurpil gabeko (3); gurpil gainean (5); gurpil handi (5); gurpil handi bat (3); gurpil handia (3); gurpil handiak (3); gurpil horiek (3); gurpil uztaiak (3); gurpil zoro (18); gurpil zoro batean (7); gurpil zoroa (11); gurpil zoroan (12); lau gurpil (3); utzitako gurpil (3); utzitako gurpil aulkian (3); zen gurpil (5)
atzeko gurpila (4); atzeko gurpilak (3); aurreko gurpila (5); autoaren gurpilak (5); autoetako gurpilak (3); autoetako gurpilak zulatu (3); baten gurpila (3); bizikletaren gurpilak (5); denboraren gurpilak (4); eta gurpilak (8); gurdien gurpilak (4); gurpila da (3); gurpila ez (4); gurpila ez zen (3); gurpila lehertu (4); gurpila zulatu (11); gurpilak bezala (4); gurpilak ere (9); gurpilak eta (8); gurpilak ez (3); gurpilak zulatu (11); gurpilak zulatuko (3); haren gurpila (4); lau gurpilak (4)
baten gurpilek (3); bi gurpileko (9); bi gurpilen (5); bi gurpilen gainean (4); egunen gurpilean (6); eta gurpilaren (3); eta gurpilen (6); gurpilarekin batera (3); gurpilaren kanpoko (3); gurpilari eutsi (3); gurpilari itsatsi (5); gurpilari itsatsita (3); gurpilei eragin (3); gurpilek ere (3); gurpilek kirrinka (3); gurpilek kirrinka egiten (3); gurpilen artean (3); gurpilen azpian (5); gurpilen gainean (8); gurpilen kirrinka (3); gurpilen zarata (3); gurpilera itsatsi (5); gurpilera itsatsi zen (3); haren gurpilari (4); hegazkinaren gurpilek (3); lau gurpileko (9); lau gurpilen (3)