Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
guretar pred/iz gure familiakoa, artekoa edo aldekoa dena. ik gutar.
Haren laguna, ordea, konfiantzako gizona da, guretarra. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 122. orr.
-Aita, guretar bat hil dute -erantzun zidan-. Elizen arteko biblia Tb 2,3
Guretarrek ilunpea eta isiltasuna dituzte gogoko... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 233. orr.
Guretarretako zazpiri emana diot lehenago emaztetzat, eta denak hil ziren harekin elkartzera zihoazen gauean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 117. orr.