Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gora gu eta gutarrak! Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 146. orr.
Oteizaren hipotesiaren arabera, hau da, gogo "gu-gu"tik etortzera, [...] gutarrak Gu batean batuko ginduzkeen likido amniotikoa litzakek Gogoa. «Kuskue tanden», 2004 - 74. orr.
Beaumontesak, agaramontesak, katolikoak, protestanteak, xuriak, gorriak, liberalak, karlistak, abertzaleak... oroz bat, etsaiak eta gutarrak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 82. orr.
Agur txokoari, agur bolada batez gu-eta-gutarrei, agur, agur zuri ere. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 65. orr.
Gutarrek 600 bat hildako izan ditek, eta beltzek 2.000 baino gehiago. Txillardegi «Putzu», 1999 - 225. orr.
San Inazio egunean, garaitzapenen katea luzatuz, Luxaondo herria erori zen gutarren eskuetan, Araban. Txillardegi «Putzu», 1999 - 148. orr.
Lasai, aittitte: hi gutarra haiz, dolarepekoa beti! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 280. orr.
Biok dakigu zertarako etorri den Gorrotxa, baina gutarra izan zen, argi eta garbi. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 302. orr.
Uste nian gutarra zela eta hala zuan errepublikar zorritsu horiekin nahastu zen arte. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 285. orr.
-Ez, ez da pertsona arrotza berak aipatu diguna, gutarra baizik. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 58. orr.
Jainkoa, Jainkoa..., baina ez al zen Ortzi hemen hauetako jainko zaharra? -ebakitzen didate teologo "gutarrek"; Jainkoa, erreinua, ezpata eta dirua gurtzen baitituzte, baina "hemengoak", "geureak"-. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 58. orr.
Doinu errespetuzko eta "gutar" batetik honuntzagokoetarako, erdarak daude. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.