Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gupida (ETCn 1.960 agerraldi; orobat kupida ETCn 118 agerraldi) 1 iz errukia.

Gupida afektu singular bati dagokiola, eta Urrikalmendua, berriz, afektu horren ohiturari.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 359. orr.

San Frantziskoren behartsuenganako kupida.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 332. orr.

Nire gupida eskuzabalari amore emanik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.

Gupida edo, hobeto esanda, babestu nahia zen erakusten zuen sentimendua, ez besterik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.

Zakurra bera ere errukia edo gupida sentitzeko gai izango balitz bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 30. orr.

Eta ez al dago gupidarik mundu honetan bide hori jarraitu nahi ez duenarentzat?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 257. orr.

Dickek gupidarik ez, ordea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.

Mendekua, gupidarik eza, azerikeria eta zitalkeria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.

Birrindu itzazue inolako gupidarik gabe etxe nardagarri horiek.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 106. orr.

Gupidarik gabe atsekabetzen baitzituen, gaizkileak balira bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 474. orr.

Haren mendekua gupidarik gabekoa izango zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 311. orr.

Gupida gabe zigortzen ditu bere sagardoa lapurtzeko ahaleginetan harrapatzen dituenak. ik gupidagabe.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 48. orr.

Behin, Bustinagako dorretxean engainuz sartu, eta barrukoak, umeak eta guzti, gupida gabe hil zituzten Iturzatarrek.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 156. orr.

Juliok ez zidan gupidaz begiratzen, ezta errukiz ere.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.

Gupidaz edo, baietz esan nion.  Berria - Kultura   2004-08-29

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gupida-hitzak zetozkidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 182. orr.

Bere buruarekiko gupida-malkoetan itota.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 64. orr.

Pirataren bihotz amorratuan egon zitekeen gupida-izpirik urrunena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 164. orr.

Ez diogu gure gupida gaitasunari aukerarik txikiena ere eman nahi.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 202. orr.

3 gupidazko

Gupidazko sentimenduak eraginda.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.

Gupidazko hitzez adoretzen zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 389. orr.

Gupidazko aurpegiarekin entzuten zituen haren haserrearen lehenbiziko aitorpenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.

4 gupida izan1 du ad errukitu. ik gupidatu; gupidetsi.

Gupida dugun gauza bat ezin dugu gorrotatu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 285. orr.

Eta, horrela, gupida dugun gauza bat bere miseriatik askatzen ahaleginduko gara.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 287. orr.

Haren lekuan jarri eta gupida izatera beharturik ez egoteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 149. orr.

· Jaungoikoagatik, ez al duzu gupidarik?  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 56. orr.

Ez diat gupidarik izango!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 184. orr.

Baina Artemisek ez zuen batere gupidarik izan hartaz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 35. orr.

Alferrik zen bere buruaz gupida ukaitea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 278. orr.

Goretsia zu, seme eta alaba bakar hauen gupida izan duzulako.  Elizen arteko biblia   Tb 8,17

Ez izan gupidarik nirekin, epaile jauna.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 101. orr.

Edertasunak gupida diela uste dute.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 278. orr.

• 5 gupida izan2 da ad

Auzo baketsu, jendekina: ez zen gupida bide puxka bat egiteko auzoen solastatzeko.  Herria   2002-07-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus