Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gupidagabe (orobat kupidagabe g.er.) 1 izond

Charlyk, ordea, estatua bat zirudien, Jainko gupidagabe batek bekatu ezezagun batengatik gatzitua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

Etsaiaren esku gupidagabeak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 53. orr.

Zizel gupidagabea bere indar guztiarekin erabiliz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.

Oheari kirrinka gupidagabeak eraginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.

Argi gupidagabe eta bihozgogor hari.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 67. orr.

Maitasun gupidagabea eta kiskalia, abarorik gabea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 117. orr.

Erredakzioetan, lehia gupidagabean aritzeko hezten gaituzte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 129. orr.

Telezaborraren parodia gupidagabea.  Berria - Kultura   2004-04-25

Ez zara gizabanako baten aginpidearen mende erori, lege gupidagabearen mende baizik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 524. orr.

Gerra hau gogorra duk, gupidagabea, latza.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 243. orr.

Zentzugabeak deitzen zieten, gupidagabeak, ankerrak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 924. orr.

Ai, zein gupidagabea den gure justizia!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 36. orr.

2 (adizlagun gisa) ik gupidagabeki.

Aurrealdean gupidagabe zabaldutako kareak eraikinaren benetako izaera estaltzen baitzuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.

Hain gupidagabe hilduratzen zuten beren burua haragiaren grinak menderatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 525. orr.

Hasten da batzuk eta besteak zigortzen, gupidagabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 103. orr.

3 gupidagabeko izlag gupidagabea.

Gupidagabeko erru munstroak Cécile gaztea infernura arrastaka eraman zuen.  Berria - Kultura   2004-09-28

· Argitasun ia gupidagabeko emakume bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gupidagabe (13); eta gupidagabea (10); eta gupidagabeak (4); gupidagabe bat (4); gupidagabe baten (4); gupidagabe eta (7); gupidagabea eta (3); gupidagabea izan (7); gupidagabea zen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus